Vitoria-Gasteiz Ingurumen Biltzar Nazionalean (CONAMA)
Vitoria-Gasteizek XI. Ingurumen Biltzar Nazionalean (CONAMA) hartuko du parte. 'Reinventémonos' ('Berrasma dezagun geure burua') lelopean, Madrilen egingo da azaroaren 26tik 30era. Gure hiriak 'Vitoria-Gasteizko azpiegitura berdea' gaitzat izango duen erakustoki bat paratuko du, eta erakunde modura hainbat eztabaida, mahai inguru eta lan taldetan parte hartuko du.