eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko bizikleta bideen planoa, 2013. urtea

Mapa

2011. urtean CEAk txirrindularientzako plano bat argitaratu zuen udal turismo bulegoarekin lankidetzan, hiriko bizikleta bideen sare osoa erakutsiz. 2013an eguneratu egin da plano hori, gaur egun bizikletak hirian duen egoeraren argazki errealagoa eskaintzeko.

Planoan bizikletaz ibiltzeko bereziki egokituta dauden kaleak markatuta erakusten ditu, eta berritasun gisa, urte hasieratik trafikoa lasaitzeko neurriak jasan dituzten kaleak ere sartu dira. Bestalde, automobilen zirkulazio gutxi duten kaleak eta, beraz, esperientzia gutxien duten bizikleta erabiltzaileek ere galtzadatik eroso ibil daitezkeenak, laranjaz markatu dira. Eraztun Berdean eta bere ingurunean Eraztun Berdearen Bira eta txirrindulariek oinezkoekin espazioa partekatuz ibil daitezkeen bide nagusiak markatu dira.

Maparen atzealdean, oraingoan, bizikletaz segurtasunez ibiltzeko eta lapurretak saihesteko aholkuez gain, trafikoa lasaitzeko proiektuaren informazio xehea sartu da: proiektu hori garatzeko egon diren arrazoiak, zein kaletan aplikatu den, eta kalean bertan egin den aldaketa bakoitzaren xehetasunak.

Azkenik, taula txiki bat sartu da oraindik bizikletaz mugitzera animatu ez diren gasteiztarrek hiriko zenbait puntu ezagunen artean bizikletaz zenbat denbora behar den jakin dezaten.

Planoaren paperezko bertsioa Ingurugiro Gaietarako Ikastegian eskura daiteke.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala