Proiektua

Hiri baratzezaintzaren sustapena

Hasiera: 2010


Eremua: Tokikoa


Hiri baratzezaintza hirian zein hiri ingurunean sustatzen dugu, hiriko azpiegitura berdea osatzeko, elikagaien tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko eta elikadura osasungarria eta komunitate sareak sendotzeko xedez.

Zertan datza?

Udalak hiri baratzeetarako hainbat espazio sortu ditu hirian. Ekipamendu horiek kudeatzeko ardura CEAri eman zaio. Urarteko baratzeak (Abetxuku) zuzenean kudeatzen ditugu. Deialdi publiko baten bidez, beste hiru udal baratzeen kudeaketa (Zabalortu, Lakuakolore eta Ortubi) hiriko elkarteei laga diegu, eta horiei laguntza ekonomikoa eta aholkularitza teknikoa eskaintzen diegu.

Eskoletako baratzeak sortzea eta haiek hezkuntzarako baliatzea bultzatzen dugu. Laguntza ekonomikoa, laborantzarako aholkularitza teknikoa eta, EHUrekin sinatutako hitzarmen baten bidez, baliabide honen erabilera didaktikorako prestakuntza eskaintzen ditugu.

EHUren Arabako Campuseko Unibertsitate Baratzea sortzen eta mantentzen lagundu dugu.


Gehiago sakondu

  • Udal baratzeak

    Udal baratzeek lurra lantzeko aukera ematen diete gasteiztarrei, baratzezaintza ekologikoaren arloan betiere. Mota askotako pertsona eta kolektiboei zuzendutako hainbat hezkuntza eta prestakunta jarduera eta programak egiten dira bertan.

  • Eskola baratzeak

    Eskola baratzeak funtsezko baliabidea dira ikastetxeetan. CEAk aholkularitza teknikoa, eta diru-laguntzen deialdia eskaintzen du eskola baratzeei laguntzeko.