Udal baratzeak

Vitoria-Gasteizko hiri baratzeen ekimenaren hasierako asmoa izan zen hiriaren inguruan, askotan jabari publikoko ibai eta erreka ertzeetan, ordenarik gabe ugaritzen ari ziren baratze txikien ordezko izatea. Hiriaren periferian ingurumen berreskurapeneko lanak egiten ari ziren eta Eraztun Berdea sortzen ari zen neurrian, modu irregularrean okupatutako baratze haiek bertan behera utzi ziren eta jarduera ordenatua sortu zen.
1997an CEAk Olarizuko udal baratzeak sortu zituen, gaur egun mintegia dagoen lekuan.
2007an, berriz, Urarteko baratzeak sortu ziren Abetxukun, lursailen eskaera handia baitzegoen Gasteizko Eraztun Berdea iparraldetik hedatzeko Zadorraren ertzeetatik legez kanpoko baratze ugari kendu zenean.
2014an, herritarren eskariari erantzunez, hiri barruko lehen baratzea sortu zen, eta harekin batera, Udalaren eta auzo komunitatearen arteko kudeaketa formula berri bat inauguratu zen. Udalak, lehiaketa publiko baten bidez, elkarte bati esleitzen dio hiriko baratzezaintzan aritzeko prestatutako ekipamendu bat erabiltzeko baimena. Elkarteak bere gain hartzen du ekipamendua kudeatzea eta bertan baratzezaintza ekologikoa, auzo topaketak eta auzoaren garapen komunitarioarekin lotutako jarduerak antolatzea.
Udal baratze horiek la Gasteizko hiri baratzeen erabilera arautzeko udal ordenantza bete behar dute.
Urarteko baratzeak (Abetxuku)
Urarteko baratzeak baratzezaintza ekologikoa garatzeko ekipamendua dira eta Zadorrako parkean (Eraztun Berean) daude, Abetxukun.
Espazioak 60.000 m2 hartzen ditu eta honako guneak ditu: 75 m2-ko banakako 228 lursail, baratzezaintza ekologikoa irakasteko 450 m2-ko baratze kolektibo bat, talde edo kolektiboei zuzendutako 1.500 m2-ko beste gune bat, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako 4 laborantza mahai, ureztatzeko uraskak espazioan zehar sakabanatuta, eta mahai eta aulkiz hornitutako atsedenlekuak. Horiez gain, zerbitzuetarako bi eraikin ditu, non produktu eta lanabesen biltegia, armairuak eta aldagelak, ikasgela-lantegia eta informazio bulegoa kokatzen diren.
Irabazi asmorik gabeko zenbait talde ari dira Urarten, nekazaritzaren eta basogintzaren alorretan, hezkuntza, gizarte harremanak, komunitatea, terapiak, esperimentazioa, prestakuntza eta beste hainbat esparru lantzeko. Gaur egun, taldeentzako lursailetan talde hauek ari dira proiektuak garatzen: Xilema-U.R.S.S. fundazioa, Abegia, Abetxukuko Ekimen Etxea elkartea, Egibideko zereginen ikaskuntzarako gela, CEAR Euskadi, IRSE, Autismo Araba elkartea, Arabako Ospitale Psikiatrikoa, Itxaropena elkartea, Enara kooperatiba, Apdema, Abetxukuko Bizan eta ASAFES.
- Helbidea: Pozoaldea kalea (Abetxuku).
- Hartzaileak: lursailak esleitu zaizkien pertsonak, jardueretan parte hartzen dutenak eta herritarrak oro har.
- Ordutegia:
- Urriaren 1etik martxoaren 31ra arte: 09:00 – 18:15
- Apirilean 1etik irailaren 30era arte: 08:30 – 21:30
- Tutoretzak:
- Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:00 - 13:30
- Astearte eta ostegunetan, 12:30 - 17:00
- Harremanetarako: 669 10 82 43 edo urarte@vitoria-gasteiz.city
Udal baratzeetako sail bat eskuratu ahal izateko, horretarako aldizka egiten den deialdi publikoan parte hartu behar da.
2025. urteko deialdia.
Kudeaketa komunitarioko udal baratzeak
Zabalortu hiri baratzeak
Kudeaketa komunitarioko hiri baratzea, Zabalganeko auzoan dagoen hiri baratzea da, 4.165 metro koadrokoa, udal jabetzakoa. Iruña-Veleia kalearen eta Salvador Dali kalearen artean dago.
Zabalortu elkartea da espazio hori kudeatzen duena. Zabalorturen izaera auzotarrentzat izatekoa da, eta bere helburuen artean dago barazkien eta fruten autoekoizpena, prestakuntza eta hezkuntza sustatzea tresna pedagogiko sozial gisa, eta gizarteratzeko espazio izatea.
45-50 metro koadroko 60 lursail ditu, haietako 59 familientzako direnak eta 1 Gurutze Gorria elkartearentzako.
Kontaktua: zabalortu@gmail.com
Lakuakolore hiri baratzeak
Kudeaketa komunitarioko hiri baratzeak, Lakuan daude. Gune horrek 6.000 m2 ditu baratzezaintzarako, Ori kalearen eta Andia mendilerroa kalearen artean.
Ekoburuz elkarte ekokulturalak dauka baratzearen ardura. Bere proiektuaren izena Lakuakolore da eta bere xedea da bai baratze ekoizpen ekologikoa sustatzea bai auzoaren gizarte dinamizazioa garatzea.
Guztira 66 lursail ditu, 75 metro koadrotakoa bakoitza, eta horietatik 62 lantzen ari dira. Biltegiratzeko, esperimentaziorako eta aisialdirako guneak ere baditu. Lursailetako 56 familientzako dira eta familia bat baino gehiago egon daiteke haietako bakoitzean. Badaude 6 lursail elkarteentzako direnak, honako elkarteentzako hain zuzen:
- ATECE Araba
- ADSIS fundazioa
- IBAILAKUA auzokide elkartea
- Babestutako apartamenduak: Blas de Otero eguneko arretarako zentroa
- Babestutako apartamenduak: Hogar Donosti
- Ekoburuz
Kontaktua: lakuakolore@rediles.com
Ortubi hiri baratzeak
Kudeaketa komunitarioko hiri baratzeak, udal jabetzako 5.000 metro karratuko lursail bat da, Borinbizkarra auzoko Henry Morton Stanley kalearen, Hans Christian Andersen kalearen eta Oto hiribidearen artean kokatua.
Gaur egun, Ortubi elkarteak kudeatzen du espazio hori. Bere xedeak dira nekazaritza ekologikoa sustatzea, hirian nekazaritza tradizioak berreskuratzea, espazio publikoaren erabilera sustatzea gizarte, jolas eta hezkuntza arloko jardueretarako, belaunaldien arteko kontziliazioa bultzatzea, estrategia parte-hartzaileak bultzatzea auzoko gizarte eragileak inplikatzeko, asoziazionismoa eta kultura kooperatibista sustatzea eta hiri eredu jasangarria defendatzea.
Familientzako eta auzoko kolektiboentzako lursailak ditu.
Harremanetarako: zabalganaortubi@gmail.com
