Hegazti Planeatzaileen Kontserbazio Programa
Vitoria-Gasteizko hiriko eta hiri inguruko parketan bizi diren gaueko hegaztien espezieen populazioen jarraipena.
Natura gustatzen al zaizu? Natur ingurunea ezagutzen eta babesten lagunduko al zenuke? Vitoria-Gasteizko Herritarren Zientziako Programan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Gure udalerriko ingurumena behatzen, aztertzen eta hobetzen aktiboki lagundu nahi duten pertsona guztiei irekitako ekimena da.
Herritarren zientziari esker, edozein pertsonak, bere prestakuntza edozein izanda ere, proiektu zientifikoetan har dezake parte, biodibertsitatearen kudeaketa hobetzen laguntzen duten datuak eta behaketak eskuratzeko. Parte hartzen baduzu, zuzenean lagunduko duzu natur ondarea hobeto kudeatzeko behar den ezagutza eskuratzen, aldaketak hautematen eta erabaki informatuak hartzen.
Parte hartzea oso erraza da. Aktibo dauden programetako batean integratu zaitezke, adibidez hegaztiak, tximeletak, libelulak edo lurzoruaren kalitatea analizatzeko programetan, besteak beste. Jakinmina, ikasteko gogoa eta denbora besterik ez duzu behar. Oinarrizko prestakuntza, laguntza materialak eta tresna digitalak emango dizkizugu, zure behaketak erregistratu ahal izateko.
Programetako batekin bat egin nahi baduzu edo informazio gehiago izan nahi baduzu, idatzi cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera.
Vitoria-Gasteizko hiriko eta hiri inguruko parketan bizi diren gaueko hegaztien espezieen populazioen jarraipena.
Hegazti habiagileen errolda bat egitea, haien banaketa espaziala ezagutzeko eta ugaritasuna balioesteko.
Gasteizko habitat naturaletan dauden orkidea populazioen jarraipena egitea da, udalerriko biodibertsitatearen egoeraren adierazle gisa.
Vitoria-Gasteizko hiriko eta hiri inguruko parketan bizi diren gaueko hegaztien espezieen populazioen jarraipena.
Gaueko tximeleten populazio-dinamikak ulertzeko datuak biltzeko ekimena.
Gasteiz inguruan dauden ur-ekosistemetan bizi diren burruntzi eta sorgin-orratzen ekologia, portaera eta banaketa eremuei buruzko ikerketa.
Gasteiz inguruan bizi diren hegaztien populazio-errolda egitea, haien bilakaera ezagutzeko.
Lurren bilakaera aztertzea eta horietan egiten diren nekazaritza-jardueren eragina egiaztatzea.
Programa honen bidez, Salburuako hezeguneko zingira-inguruneetan bizi diren hegazti txikiak monitorizatzen dira, eraztun zientifikoak jarriz.
Gasteizen dauden tximeleta-espezieen jarraipena, okupatzen dituzten habitaten egoera diagnostikatzeko.
Gasteizko eskoletako patio naturalizatuetan bizi den basa-faunaren bilakaera behatzea.
Espezie exotiko inbaditzaileen jarraipen egitasmoa.
Enara azpizuriaren populazioen egoera ezagutzeko jarraipen egitasmoa.
Mika populazioen egoera ezagutzeko jarraipen egitasmoa.