Hiri Biodibertsitatearen Jarraipen Programa

Hiri Biodibertsitatearen Jarraipen Programaren helburua da naturan oinarritutako soluzioak ezartzen diren hiri-espazioetan dauden fauna-komunitateen jarraipena egitea. Horretarako, birnaturalizazio-jardueren eraginkortasuna ebaluatzeko aukera ematen duten metodologia zientifiko estandarizatuak diseinatu eta aplikatzen dira, eta, aldi berean, ingurune horietan biodibertsitatea kontserbatzearen garrantziari buruzko kontzientziazio handiagoa sustatzen da.
Noiz: Urtero, apirilaren 22tik ekainaren 28ra.
Izen-ematea: Parte hartu nahi baduzu bidali ezazu korreo bat cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera.
Zertan datza?
- Hiri-bilbeko hainbat espaziotan dauden fauna-espezieen kontserbazio-egoera zehaztea.
- Ingurumena hobetzeko eta birnaturalizatzeko jarduketen eraginkortasuna ebaluatzea.
- Hiriko komunitate biologikoen denbora-bilakaera aztertzea.
- Biodibertsitatearen kontserbazioan herritarren parte-hartzea sustatzea.
- Hiri-inguruneetako biodibertsitatearen garrantziaz sentsibilizatzea.
Programa urtean behin egiten da, eta hiriko hainbat eremutan garatzen da:
- Jarraipena Mendebaldean (Jundizko parkea).
- Jarraipena Herrandarren kalean.
- Jarraipena Alde Zaharrean.
- Jarraipena Zaramaga auzoan.
Gaingiroki, hiri-biodibertsitatearen jarraipena apirilaren erdialdetik ekainaren erdialdera egiten da, jarduera biologiko handieneko aldietan.
Datuen kalitatea bermatzeko, laginketa-unitate bakoitza (transektoa edo puntu finkoa) gutxienez bi aldiz bisitatu behar da aldi horren barruan:
- Lehenengo bisita apirilaren 15etik maiatzaren 15era bitartean.
- Bigarrena, maiatzaren 15etik ekainaren 15era bitartean.
Programak hiri-espazio bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen du bere metodologia, batez ere transektoak eta zentsu-puntu finkoak bereiziz.
Transektoak
Oinez egiten diren ibilbideak dira, abiadura motelean baina konstantean. Ikusten edo entzuten diren espezie guztiak erregistratzen dira, behatzailearen alde banatako 25 metroko banda baten barruan edo kanpoan hauteman direnetz adieraziz.
Jundiz, Zaramaga eta Herrandarren kalea eremuetan aplikatzen dira.
Puntu finkoak
Metodo hori Alde Zaharrean erabiltzen da, kale estu eta azalera mugatukoak direlako.
Espezieak 5 minutuz erregistratzeko behaketa-puntuak ezartzean datza. Parte-hartzaileak hautemandako espezieak (behatutakoak edo entzundakoak) identifikatu behar ditu, eta adierazi beharko du zenbat ale diren eta 25 metroko erradioan edo kanpoan dauden.
Laginketak egitea
Transekto edo puntu bakoitza bi aldiz bisitatzen da aldi bakoitzean. Egunsentiaren ondorengo 4 orduetan egiten dira zentsuak, baldintza meteorologiko txarrak saihestuz (euria edo haize gogorra).
Baldintza meteorologikoak idatzi behar dira:
- Haizearen abiadura (lasaitasuna: 1; leuna: 2; zakarra: 3).
- Ikuspena (ona: 1; hala-holakoa: 2; txarra: 3).
- Hodeien estaldura ( % 0 – 25:1; 25 – % 50:2; 50 – % 75:3; 75 – % 100:4).
- Euria (ez: 1; euri xehea: 2; zaparrada: 3).
Hiriko eremuen artean zer eguraldi-joera dauden ebaluatu eta alderatzeko erabiltzen dira adierazle horiek.
Material bibliografikoa jartzen da parte-hartzaileen eskura, mailegatzeko. Gainera, Hiri Biodibertsitaterako Programaren WhatsApp taldearen bidez, aukera dago koordinazio-taldearekin harremanetan jartzeko, zalantzak argitzeko eta argazkiak edo grabazioak erabiliz espezieak identifikatzen laguntzeko.
Herritarren Zientziarako Parte-hartze Sareak plataforma digital ezberdinak erabiltzen ditu, parte hartzaile guztien datuak modu estandarizatu batean gorde eta ondoren koordinatzaileak datuak analizatzeko.
Programaren datuak ornitho.eus plataforman erregistratuko dira, dela web-bertsioaren bidez (https://www.ornitho.eus/), dela Naturalist.app aplikazio mugikorraren bidez.
Aplikazio mugikorra erabiltzea gomendatzen da, laginketa egiten den bitartean datuak zuzenean sartzeko aukera ematen baitu.
Hasi aurretik, beharrezkoa da plataforman izena ematea datu pertsonalak emanez, behaketa bakoitza dagokion parte-hartzaileari lotuta gera dadin.
Prozesuan zehar zalantzarik izanez gero, badago laguntza eskatzeko modua, helbide honetara idatziz: cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org
Datuak azaroaren 15a baino lehen erregistratu beharko dira.
Emaitzak
Urteko memoriak
Datos abiertos
Puedes acceder a los datos abiertos del Programa de observación de orquídeas en el portal de Open Data del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.
Descubre más >