Hegazti Habiagileen Atlasaren Jarraipen Programa

Programa hau Gasteizko Herritarren Zientzia Sareari atxikita egon zen, eta Vitoria-Gasteizko hegazti habiagileen jarraipenean eta erroldan herritarren parte-hartzea sustatzea izan zuen helburu. Programa 2026an amaitu zen, atlasa argitaratu ondoren.
Noiz: Apirilaren 15etik ekainaren 15era.
Izen-ematea: Parte hartu nahi baduzu, hauta ezazu zure laukia atlasvg.eus estekan, eta idatzi mezu bat helbide honetara: atlasvg@aranzadi.eus.
Zertan datza?
Helburu nagusia Gasteizko hegazti habiagileen atlasa egitea izan zen, udalerrian umatzen diren hegaztien banaketa espazialari buruzko ezagutza zehatza izateko, eta hegazti horiek asko-gutxi diren zehatz-mehatz neurtzeko. Halaber, hegaztien ondare-balioaz kontzientziatu nahi izan ziren herritarrak, bai eta hegaztien funtsezko eremuak identifikatu ere, kultura- eta turismo-erakargarri gisa.
Errolda-protokoloa 1x1 km-ko lauki bakoitzean dauden hegazti-espezie guztiak identifikatzea izan zen. Horretarako, ordubetez zentsatu zen laukia; behin apirilaren 15etik maiatzaren 15erako aldian, eta beste behin maiatzaren 16tik ekainaren 15erako aldian.
Informazio horrekin batera, proiektura gehitu ziren, baita ere, Ornitho Euskadi Herritar-Zientzia Plataformak (www.ornitho.eus) bildutako aipamenak.
Laginketa egitea
Laginketa egiteko, partaide bakoitzak lursailen bat hautatu zuen. Webgune honetan daude lursailak ikusgai: https://www.atlasvg.eus/.
Bi errolda mota egin ziren:
- Kualitatiboa: 1x1km-ko lursail bakoitza ordubeteko epean erroldatu zen, behin apirilaren 15etik maiatzaren 15era bitarteko aldian, eta berriz maiatzaren 16tik ekainaren 15era bitarteko aldian. Hots, erroldagileak 2 ordu eman zituen lauki bakoitzeko. bi errolda-saioen artean gutxienez 15 eguneko epea utziz.
- Kuantitatiboa: 500 m-ko transektu lineal baten bidez egin zen, orduko 2 km-ko abiaduran ibiliz. Bertan, ikusitako eta/edo entzundako espezieak adierazi ziren, baita 1x1 km-ko lursail bakoitzeko ale kopurua ere. Metodo hori gomendagarria da hegaztien errolda-lanetan eskarmentu eta ezagutza gehiago dituzten partaideentzat. Bi errolda-saio egin ziren: bata, apirilaren 15etik maiatzaren 15era bitarteko aldian, eta bestea maiatzaren 16tik ekainaren 15era bitartean.
Garrantzitsua izan zen baldintza atmosferikoak kontuan hartzea; horregatik, komeni izan zen laginketak eguzkia irten eta hurrengo 4 orduetan edo eguzkia sartu baino 2 ordu lehenago egitea, hegaztiek tarte horietan izaten baitute jarduera-maila handiena.
Errolda-datuak www.ornitho.eus webgunera igo ziren (herritar-zientziako datu-biltegi bat, Euskadiko datuak biltzen dituena), dela ordenagailuentzako plataforma bidez (https://www.ornitho.eus),dela gailu mugikorrentzako NaturaList aplikazio bidez (eskuragarri dago Google Play eta iPhonen).
Emaitzak
Datos abiertos
Puedes acceder a los datos abiertos del Programa de observación de orquídeas en el portal de Open Data del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.
Descubre más >