MODERN, hiri berritzaileak CIVITAS aurretik eta ondoren
MODERN akronimo bat da eta ingelesezko "Mobility, Development and Energy use ReductioN" esalditik dator, euskaraz "Mugikortasuna, Garapena eta Energia-kontsumoaren Murriztapena" da.
"Aniztasunean batasuna" leloak bultzatuta, bazkideok aldeak balioesten eta integratzen ikasi dugu, herritarrek mugikortasunaren eta garraioaren arloetan duten portaeran eragina izateko. MODERN proiektuak aukera eman du plangintza estrategikoa proiektu
erakusgarriak martxan jartzearekin uztartzeko. Hiri bakoitzak proiektuak kudeatzeko, aliantzak ezartzeko eta ezagutza teknikoak gehitzeko ahalmena handitu du. Kulturaren, trebeziaren eta trebakuntzaren arteko konbinazio harrigarri bat, zenbait helburu garrantzitsu lortzeko.
MODERN proiektuak Europako Batzordearen helburu hau lortzen lagundu du, era integralean: hiri-mugikortasun iraunkorra lortzeko garraio-politikak eta asmo handiko proiektuak sustatzea.
MODERN, hiri berritzaileak CIVITAS aurretik eta ondoren. Proiektuaren lau urteen laburpena