eues

Albistea

Ingurumenerako Kontseiluak hartutako erabakiak

Otsailaren 13an egindako ohiko bilkuran Ingurumenerako Kontseiluak honako hauek erabaki zituen:

  1. Gasteizko Udala premiatzea Gasteizen pirotekniaren erabilera ahal bezain laster arautzeko.
  2. Hiriarteko autobusek hirian egiten dituzten ibilbideei buruz, hau da, hiri barruan geldialdiak egin eta bidaiariei kobratzen dieten autobusak, zehazki La Unión enpresakoa, Bilbora eta Bizkaiko hainbat herritara doana. Udalari eskatuko zaio hirigunean egiten dituen geldialdiak mugatzeko.
  3. Sakagailudun semaforoak ordezteko neurriak: horizontalki edo bertikalki ondo seinaleztatutako zebrabideak jartzea oinezkoen edota bizikleten ohiko pasabideetan; sakagailurik gabeko eta oinezkoen mugimendua lehenesteko zikloak dituzten semaforoak jartzea ibilgailu motordun asko ibiltzen den guneetan. Sakagailudun semaforoak soilik mantenduko dira oinezkoen mugimendu txikia duten hiri-inguruetan.
  4. 30eko eremuetan polizia gehiago jartzea, ibilgailuek kontrako norabideetako bidegorrietan ez aparkatzeko eta abiadura mugak errespetatu ditzaten.
  5. Udalerriko instalazio erradioelektrikoak arautuko dituen ordenantza sortzeko lan-talde bat eratzea.

Gasteizen, 2013ko otsailaren 26an

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala