eues

Albistea

CEAk Green Capital urtean sustatu dituen jardueren balantzea

Gasteizko 20.000 ikaslek Eskolako Agenda 21ean hartu dute parte. Aurten Europako beste herrialde batzuetako 11 ikastetxeren parte hartzea ere izan da.

13.000 pertsonak Energiaren Astearen jardueretan parte hartu dute.

1.000 herritar inguruk, lurraldearen, elikaduraren eta paisaiaren arteko harremanetan interesaturik, gai horren inguruko hitzaldi, eztabaida eta lantegietan hartu dute parte.

7.000 lagun baino gehiago hurbildu dira Green Capital erakusketara ekainetik hona, hiriaren ingurumen hobeto ezagutzeko eta bertan egin diren 116 jardueretan parte hartzeko.

Gasteizko zortzi erakunderen eskutik 17 jarduera egin dira ingurumena sustatzeko.

2.000 lagun inguruk zuhaitzak landatu dituzte Eraztun Berdean hainbat kanpainatan. Kanpainarik jendetsuena abenduaren 2koa izan zen, 1.000 lagun inguruk hartu baitzuten parte.

140 ekolaboratzaileren laguntza izan da. Taldekako 43 ekintza eta banakako 217 egin dituzte lagutnzaile hauek.

CEAk European Green Capital 2012an izan duen parte hartzearen balantzea

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala