Albistea
Bertako landareak sustatu eta zabaltzeko kanpainaren balantzea
Pasa den otsailaren 28an amaitu zen bertako landareak sustatu eta zabaltzeko kanpaina. Urtero Olarizuko baratzeetako baso mintegiak antolatzen duen jarduera bat da kanpaina. Urtarrilaren 7tik otsailaren 28ra 237 eskaera jaso dira bertako landareeen baso mintegitik landareak hartzeko, eta guztira 11.419 ale banatu dira. Batez ere basoak berritzeko edo hainbat gune apaintzeko erabili ohi dira landare horiek.