Albistea
Eskola baratzeak egiteko CEAren dirulaguntza deialdia
Gasteizko ikastetxeei laguntza ekonomikoa ematea da diru-laguntza deialdi honen xedea; hain zuzen ere, bertan, 2013. urtean, eskola-baratzeen alorreko jarduerak egiteko erraztasunak emate aldera.
Betebehar hauek betetzen dituzten ikastetxeek eskuratu ahal izango dute diru-laguntza:
- Ikastetxea Gasteizko udalerrian kokatua egotea edo, gutxienez, ikasleen % 60 udalerrian erroldatua egotea.
- Ikastetxea 2013. urtean eskola-baratze baten proiektua garatzen aritzea, edo garatzeko asmoa izatea.
- Jarduera horiek egiteak gastuak ekarri izana -fakturen bitartez egiaztatu daitezkeenak-, eskola-baratzearen jarduerari estu-estu lotuak. Honako hauek joko dira eskola-baratzearen jarduerarekin zerikusia duten gastutzat:
- 2013. urtean ikastetxean egiten diren eskola-baratzeei buruzko ikastaro, hitzaldi eta lantegien antolakuntza.
- Suntsikor ez diren materialak erostea: lanabesak, eskola-baratzeen egiturak eraikitzeko materiala, landatzeko mahaiak eta baratzerako bestelako materialak.
- Eskola-baratzeen edo -ikuspegi ez profesionaletik- baratzezaintza ekologikoaren gaia jorratzen duten dokumentuak -paperezkoak nahiz digitalak- erostea.
- Eskola-baratzearen eremua sortu, mantendu edo hobetzearekin zerikusi zuzena duten obra edo lanak egitea.
- CEAko teknikarien iritziz horien parekotzat jo daitezkeen bestelako gastuak.
Dirulaguntza eskariak 2013ko abenduaren 13a baino lehen aurkeztu beharko dira.