Vitoria-Gasteiz, European Green Capital 2012. Propuestas para la reflexión' dokumentua aurkeztu da
Vitoria-Gasteiz hiria 2012ko Europako Hiriburu Berde izan zelarik, 5. TOKIKO CONAMAren Batzorde Zientifikoari eskakizun bat egin zion: jasangarritasunarekin konpromiso sendoagoa izango duen hiri garapenean aurrera egitean narbarmenak diren zenbait konturen inguruan gogoeta koalifikatua egitea.
Batzordea osatzen duten adituen ekarpenen emaitza "Vitoria-Gasteiz, European Green Capital 2012. Propuestas para la reflexión" izeneko txostenean bildu da. Bertan José Fariñak berdeguneek XXI. mendean izan behar duten funtzioaz gogoeta egin du, Ramón Folch eta Elisa Linaresek hiriko erronka energetikoak aztertu dituzte, Antonio Serranok Araba Erdialdearen esparruan Biosfera Erreserba bat osatzearen inguruan dauden aukerak aztertu ditu, eta azkenik Fernando Prats eta Jorge Ozcarizek egungo krisi globala gainditzeko beharrezkoa den ziklo aldaketa hiritik dinamizatzeko gidalerroak definitu dituzte.