1.800 pertsonak bisitatu dute ibilgailu elektrikoaren mugikortasun zentroa
Ia urtebete igaro da zentroa inauguratu zenetik, eta jadanik 1.800 pertsonak bisitatu dute. Instalazioa hiriaren erdialdean dago, egungo autobus geltokiaren alboan, eta 200 metro koadro ditu, bertan ibilgailu elektrikoak eta karga puntuak erakusteko, bai eta mugikortasun elektrikoaren abantailak aurkezteko erabiltzen diren lantegi eta hitzaldiak emateko ere.
Ireki zenetik, bisitariek bertan dauden ibilgailuen funtzionamendua ezagutu ahal izan dute: Mercedes Vito E-Cell eta Renault Kangoo furgoneta elektrikoak eta Renault Fluence eta Twizy, Peugeot ION, Think City, Chevrolet Volt, Nissan Leaf, Smart eléctrico eta Mitsubishi Miev autoak. Motor elektrikoak ere ezagutu dituzte (Bereco eta Vectrix markakoak) eta bizikleta elektrikoak ere bai.
Ostiral guztietan, 18:00etan, hitzaldiak programatzen dira ibilgailu elektrikoen inguruan. Haien funtzionamendua eta bateriak nola kargatzen diren azaltzen da modu praktikoan.
Informazio gehiago:
Ibilgailu Elektrikoaren Mugikortasun Zentroa
José Mardones eta Logroño kaleen izkina
(Herrandarren kaleko autobus geltokiaren alboan)
Vitoria-Gasteiz
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30eta eta 16:30etik 20:00etara.
Larunbatetan 10:30etik 14:00etara.