Albistea
Ataria itxi egingo da astelehenetan eta bere ordutegiak berrantolatuko dira udatik aurrera
Apirilaren 22ko CEAren kontseiluak Ataritik jendeari eskaintzen zaizkion zerbitzuen ordutegiak berrantolatzea onartu zuen.
Udatik aurrera, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa den Ataria astelehenetan itxi egingo da, antzeko ezaugarriak dituzten ekipamenduak bezala (museoak, etab.) Gainera, bisita gehienak biltzen dituen orduetan irekiko ditu ateak.
Asteartetik ostiralera | Asteburu eta jaiegunetan | |
---|---|---|
Negua | 12:00-14:00 17:00-19:00 |
11:00-14:00 17:00-19:00 |
Uda | 11:00-14:00 17:00-20:00 |
11:00-14:00 17:00-20:00 |
Berrantolaketa honek ez du eraginik izango ikasleentzat eskaintzen den jarduera egitarauan. Ez ditu horiek aldatuko ez edukien ikuspuntutuik ez ordutegiei dagokienez; beraz, ikastetxeek ez dute inolako aldaketarik egin behar izango gaur egungo bisita eta jarduera egitarauari dagokionez.