2012-2013 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren aurkezpena
2012-2013 ikasturtean zehar bioaniztasunaren gaia landu da Eskolako Agenda 21ean. Hiriko 30 ikastetxek, eta Errumaniako Pitesti hiriko Liceul Cu Program Sportiv, Espainiako Valladolid hiriko Nuestra Señora del Pilar eta Ciudad Real hiriko Nuestra Señora del Prado ikastetxeek hartu dute parte, hainbat jarduera garatuz European School Agenda 21 ekimenaren testuinguruan. Vitoria-Gasteizen 27.000 ikasle eta 2.000 irakasle baino gehiago inplikatu dira lan honetan.
Apirilaren 23 eta 25ean Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Derrigor Ondoko Bigarren Hezkuntzako 30 ikastetxeotako ikasleak Aldabe gizarte etxean bildu ziren Udalari zuzendutako proposamenak eta ikastetxe bakoitzak bioaniztasunaren alorrean hitz eman zituen konpromisoak eztabaidatzeko. Lan horren emaitza da ikastetxe guztien ekarpenak biltzen dituen betiko txostena.
Maiatzaren 14an ikastetxeetako ordezkariek txostenaren emaitzak Gasteizko alkatearen eta udal gobernuko hainbat ordezkariren aurrean aurkeztu zituzten, Goiuri jauregian. Alkateak xehetasun osoz eman zien erantzuna han aurkeztutako galderei eta ikasleen kontsultei.
Datozen hilabeteetan udal sailek txostena berrikusiko dute eta ikasleek planteatutako auziak erantzungo dituzte.
2013-2014 ikasturtean hondakinen inguruan arituko da Eskolako Agenda 21. Ikuspuntu zabal batetik aztertuko da gai hori.