eues

Albistea

Eraztunez eraztun' proiektuaren emaitza

"Eraztunez eraztun" proiektuaren xedea, hiriburutza berdearen urtean zehar balio eta jardunbide jasangarriak zabaltzea izan zen.

Proiektuaren lehen fasean hainbat "eko-ibilaldi" burutu ziren udalerrian zehar, aditu desberdinek gidaturik. Proiektuan interesa zuen pertsona orok parte har zezakeen, bai eta zenbait kolektibo artistikok ere. Txangoak zuhaitzaren eraztunen metaforari jarraiki egin ziren, hiriaren 6 eraztunetan: alde zaharra, hemeretzigarren mendeko zabalgunea, langile auzoak, auzo berriak, Eraztun Berdea eta bio-eskualdea.

Bigarren fasean, kolektibo artistikoek, auzokideen parte-hartzea bilatuz, zenbait esku-hartze gauzatu zituzten hirian, jasangarritasunaren ikuspuntutik udalerriak dituen indarguneak azpimarratzeko, bai eta etorkizuneko hiri garapen iraunkorrak jasaten dituen presio eta arriskuak ere.

Proiektua laburbiltzen duen koaderno bat argitaratu da (Olarizuko etxaldean eta Zulueta jauregian eskura daiteke).

Proiektuaren bideo laburpena

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala