eues

Proiektua

Mendebaldea (Jundizko parkea)

Hasiera: 2016


Eremua: Tokikoa


Mendebaldea proiektuaren bidez parke berri bat sortzen ari da Jundiz industrialdearen inguruan, Eraztun Berdea handitzeko. Parke honek Gasteizko mendien eta Zadorra ibaiaren arteko lotura ekologikoa hobetzen du.

Zertan datza?

Mendebaldea hiriaren mendebaldean, Jundiz industrialdearen inguruan, korridore berde handi bat sortzeko proiektua da. Degradatutako lurzoruak berreskuratzeko prozesu baten ondoren, azpiegitura berde bat sortuko da, klima-aldaketaren inpaktuak arintzeko eta paisaia hobetzeko. Korridore berde berri honek industrialdea, zerbitzuguneak eta inguruko landaguneak (Margarita, Lermanda, Ariñiz eta Zuhatzu) Vitoria-Gasteizekin lotzeko aukera emango du.

Helburua da Vitoria-Gasteizko udalerriaren mendebaldeko hiri-hazkundeak (garraiobideak, aireportua, industria) eragindako zatiketa ekologikoa eta landa-nortasunaren galera lehengoratzea. Lehengoratze-ekintzen bidez, poligonoaren ertzean funtzio anitzeko paisaia sortzen ari da, besteak beste karbonozko hustubide-basoak, zelai naturalizatuak, aldi baterako putzuak, fruta-baratzeak eta oinezko eta bizikletentzako bidezidor batek lotzen dituen lorategi-eremuak.

Ondoz ondoko faseetan gauzatzen ari da proiektua:

  • I. Lermandako ingurunea berroneratzea (2016-2017). Lermandako landa-gunearen inguruan, 10 ha inguru berreskuratu dira hondatutako lurzoruetan, hustubideetarako, pestizidarik gabeko nekazaritzarako, nekazaritza eta basogintzarako eta fruta-arboletarako. Lur-dike bat ere badago, hesi soniko eta bisual gisa, bai eta ur-iragazki berde bat ere. Memoria.
  • II. Mendigurentxo ingurua birsortzea (2018-2019), aurreko proiektuko ekintzak 10 hektarea gehiago hegoalderantz hedatzea, A-1 autobidearen aurrean dauden soinu-dike handiak barne, hugelkutur (enborrak lurperatzea) gune bat eta aldi baterako ur-putzu batzuk sortzea. Memoria.
  • III. Ariñiz ingurua leheneratzea (2020-2021), aurreko faseak Ariñiz herriarekin lotzea eta kutsatutako lurzoruen 10 hektarea berreskuratzea. Kasu horretan, fitoerremediazio- eta fitogestio-teknikak aplikatzen dira, lurzoruen osasuna berreskuratzeko eta arriskua ezabatzeko. Hiru fase horiek Eraztun Berdearen Jundizeko Parkea osatuko dute. Memoria.
  • IV. Margarita eta Jundizko Zerbitzu Zentroaren arteko lotura (2022-2023), korridore berdea Margarita herrira eta Jundizko Zerbitzu Zentrora zabaltzea, landa-gunearen ingurua berdatuz eta Jundizko parkea industrialdeko erdigune neuralgikoarekin lotuz. Memoria.
  • V. Hegoaldea eta Ibaia lotzea (2024), N-102 errepidearekiko paraleloan, industrialdearen hegoaldean. Berdeguneak basoberritu ziren, oinezkoentzako/bizikletentzako bidea eta egurrezko pasabideak ezarri ziren, korridore berdea sortu zen Ibaiako kanpinarekin eta Zabalgana auzoarekin lotzeko.
  • VI. Ekialdea eta Zuhatzu lotzea (2025), idazte-fasean dago.


Mendebaldea proiektuaren faseen kokapenen planoa.

Finantziazioa

Proiektuaren fase guztiek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren laguntza izan dute, garapen jasangarria sustatzeko jarduerak egiten dituzten udalentzat ematen dituen laguntzen bidez. IV. faseak Rural Kutxaren laguntza ekonomikoa ere izan du.

Albisteak


Erakunde laguntzaileak

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala