eues

Albistea

Gasteiz eta Jundiz korridore berde batekin konektatuta geratuko dira Mendebaldea proiektuaren 5. fasea amaitu ondoren

Gasteiz eta Jundiz arteko korridore berdea

Vitoria-Gasteiz eta Jundizeko industrialdea korridore berde batekin lotuta geratu dira N-102 errepidearen ondotik igarotzen den Mendebaldea proiektuaren 5. faseko lanak amaitu ostean. Lan horietarako 150.000 euro inbertitu dituzte eta neurri batean Eusko Jaurlaritzak finantzatu ditu LIFE Urban Klima 2050 proiektuaren bidez.

Korridore berdea egiteko, Jundizeko hegoaldean dauden lursail publikoak basoberritu eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako bide bat sortu behar izan da. Horri esker, industrialdeko zerbitzuen eremua Zabalgana auzoarekin lotu ahal izan da Ibaiako kanpinean eta Zuhatzu herrian zehar.

Fase honetako lehen lanak joan den urtearen irailean hasi zituzten bidea egokituz. Eraikitze-lan horietarako, Gardelegiko birziklapenerako udal-instalaziotik ekarritako material birziklatuak erabili genituen. Ardatz osoan, gainera, Arabako Lautadako espezieen baso-landaketak egin dira sastraken egiturak, artadiak, erkameztiak eta ibaiertzeko basoak sortzeko. Gainera, zuhaixka aromatikoak eta fruta-arbolak ere jarri dira.

Ekintza horiek guztiak osatzeko eta ibilbideari jarraipena emateko, urte-hasieran egurrezko 2 pasabide jarri dira, zonaldea zeharkatzen duten errekaren eta erretenaren gainetik igarotzeko.

V. Fasearen planoa

Bost fase amaituta

Mendebaldea proiektuaren 5. fasea amaitu izanari eta aurrez gauzatutako beste 4 faseei esker, Margarita udalerritik Zabalgana auzora arte landare-korridore handi bat sortu da Jundizeko industrialdearen mendebaldearen eta hegoaldean ertzean. Guztira, 700.000 euroko inbertsioa izan da, 43 hektareako lursailetan egindako hainbat esku-hartzetan gauzatutakoa. Andeatutako lurren ingurumen-kalitatea hobetu da, milaka zuhaitz eta zuhaixka landatu dira, industrialdearen periferia naturalizatu da, drainatze-sistema jasangarriak egokitu dira edo karbono-hustubideak sortu dira besteak beste.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala