eues

Proiektua

LIFE IP Urban Klima 2050

Hasiera: 2019 - Amaiera: 2026


Eremua: Tokikoa


LIFE IP Urban Klima 2050 europar proiektuaren xedea da hiri inguruetan Klima Aldaketaren Euskal Estrategia garatzea.

Zertan datza?

LIFE IP Urban Klima 2050 Europar Batasunak onartu eta finantzatutako proiektua da (klima-aldaketa arintzeko eta/edo klima-aldaketara egokitzeko proiektu integratuen arloaren barruan), 2050erako Klima Aldaketaren Euskal Estrategia hiri-eremuan hedatzeko.

Ihoberen bitartez Eusko Jaurlaritzak gidatzen duen proiektu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko 24 erakunde publiko eta pribatuk (udalak, ikerketa-zentroak, etab.) hartzen dute parte. 8 milioi euroko finantzaketa du eta 40 ekintzaren bidez garatzen ari da. Hainbat motatakoak dira ekintzak: analisia eta ebaluazioa, plangintza, esku hartzeko proiektu pilotuak, herritarren parte-hartzea eta konpromisoa, gobernantza eta jarraipena.

Gasteizen parte-hartzea

CEA bi ekintzatan ari da parte hartzen, hiru proiektu piloturen bidez. Pilotu horiek Gasteizen bertan (hirian eta eskualdean) ari dira gauzatzen, eta gero, Euskadiko beste eremu batzuetara eta beste eskualde batzuetara eskalatzeko aukera aztertuko da. Horretarako, 755.383 euroko aurrekontua du guztira (horietatik 453.230 euro Europako Batzordearen LIFE programak jarriko ditu).

Ekintzak honakoak dira:

C.4.1 ekintza: konponbide naturalak eta horien onurak

Ekintza horren barruan, hainbat eremutan konponbide naturalak aplikatzeko saiakuntzak egiten ari dira, klima-aldaketako hainbat agertokitan tenperaturen zein prezipitazioen erregimenetan eragina duten ereduen arabera. Modelizazio horretan oinarrituta, NOKei lotutako esku-hartzeak lehenetsi eta diseinatu dira, ondoren honako eremu hauetan inplementatzeko: eskola-patioak naturalizatzean, zuhaitzak hobetzean eta Erdi Aroko hirigunea berdatzean. Inpaktua adierazleen bidez monitorizatuko da proiektuaren bizitzan zehar.

C.4.2 ekintza: Hiriaren eta landaren arteko lotura eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura berdea

Bigarren jarduera-ildo honetan Gasteizko hiri-inguruko eremuarekin lotutako bi lan-eremu lantzen ari dira. Alde batetik, hurbileko nekazaritza ekologikoa sustatzeko ekintzak garatzen ari gara, Euskal Autonomia Erkidegoko klima-aldaketaren estrategiaren 5. xedeak sustatzen duen bezala. Horretarako, laboreen erresilientzia indartzen duen eta lurzoruaren kontserbazioa errazten duen agrobiodibertsitatea areagotzen dugu. Bestalde, degradatutako lurzoruak lehengoratzeko lan egiten dugu, medeapen organikoen eta fitogestio-tekniken bidez, lurzoruen kalitateak maila globalean izaten ari den murrizketa zuzentzeko, haien osasuna hobetzeko eta funtzio ekosistemikoak sustatzeko. Horrek guztiak zuzenean laguntzen du Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategiaren helburuetan.


Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala