Nekazaritzako Elikagaien Estrategia

Hasiera: 2012
Eremua: Tokikoa
Zertan datza?
CEAk duela gutxi elikagaien salmentari buruz egindako ikerketa baten datuen arabera, udalerrian kontsumitutako produktu freskoetatik, Araban jatorria duen proportzioa % 1 ingurukoa da. Kopuru horrek erakusten du Gasteiz erabat integratuta dagoela nekazaritzako elikagaien sistema globalizatuan, non ekoizpen eta kontsumo zirkuitu laburrak marjinalak diren. Elikagaien segurtasunaren eta jasangarritasun sozioekonomiko eta klimatikoaren helburuari jarraiki, premiazkoa da kopuru hori handitzea, tokikoak diren eta ingurumen inpaktu txikia duten elikagaien ekoizpena eta kontsumoa bultzatuz.
Horretarako, Nekazaritzako Elikagaien Estrategia eguneratzeko prozesua eta 2030erako Lurralde Mailako Elikadura Sistemarako Ekintza Plan bat idaztea jarri ditu abian Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak . Arabako Lautadan elikagaien ekoizpen eta kontsumoko zirkuitu laburrak sustatzea eta eskalatzea du helburu, bai eta lurzorua hobetzen duten eta karbono bahiketa areagotzen duten ekoizpen ereduak sustatzea ere.
CROPS4LIFE proiektua pilotutzat hartuta, estrategiaren eguneratzeak elkarrizketa leihoak ireki nahi ditu tokiko nekazaritzako elikagaien sistemako eragile guztiekin, trantsizio agroekologikoa errazteko. Prozesuarekin bat egin nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.