eues

Proiektua

Eskoletako patioak naturalizatzea

Patio escolar

Hasiera: 2021


Eremua: Tokikoa


Eskoletako patioak naturalizatzeko eta haiek hiriko azpiegitura berdearen sistemako elementu bihurtzeko Udalak 2021ean hasi zuen proiektu batean hartzen ari da parte CEA.

Zertan datza?

Hezkuntza komunitateen partaidetza aktiboarekin eta hezkidetzaren, inklusioaren eta iraunkortasunaren ikuspegiak txertatuta, patioen naturalizazioak aukera ematen die ikastetxeei biodibertsitatea irabazteko, klima aldaketaren ondorioetara egokitzeko eta hezkuntza jardunerako baliabideak sortzeko.

Hauek dira helburu zehatzak:

  • Eskola patioak naturan oinarritutako konponbideak baliatuz eraldatzea klima aldaketara egokitzeko, klima politiken eta azpiegitura berdearen estrategiaren testuinguruan.
  • Espazio inklusiboagoak sortzea.
  • Aukera espazioak sortzea Gasteiz Hiri Hezitzailea programaren testuinguruan hezkuntza proiektu integralak egiteko.
  • Gizarte kohesioa hobetzea, ekintza komunitarioko eta sozialerako eta herritarren partaidetza sustatzeko proiektuen bidez.

Esku-hartzeak

  • Gainazalen eraldaketa: zoladura iragazgaitzen ordez gainazal drainatzaileak eta/edo lorategi itxurakoak jartzea.
  • Topografia aldatzea: lurrarekin bolumenak eta gainak sortzea.
  • Landaketak eta ereiteak: ingurunera egokitutako landare multzoak sortzea, belarrak, zuhaixkak eta zuhaitzak sartuz.
  • Landareontziak instalatzea, horietan lurra sartzeko landaretzaren euskarri gisa.
  • Ureztatzeko eta urak biltzeko sareak behar berrietara egokitzea eta aldatzea.
  • Haur jolasak eta kirol pistak espazio eskema berrira egokitzea eta aldatzea.
  • Nitxo ekologiko berriak sortu eta sustatuko dituzten elementuak instalatzea, hala nola urmael txikiak, hegazti edo saguzarrentzako habia kutxak, intsektu hotelak, hegaztientzako janlekuak, etab.

Proiektuaren webguneak informazio gehiago du arlo honetan aurreikusitako jardueren inguruan.


Gehiago sakondu

  • BIOTraCes

    BIOTraCesen helburua da naturarekin harmonian egongo den gizarte bat lortzeko ezagutza, tresna eta ikuspegi berritzaileak sortzea, horrela Europa osoan biodibertsitatea bultzatzen laguntzeko, Europako Itun Berdearekin eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etorriz.

Erakunde laguntzaileak

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala