Erdi Aroko Hirigunearen naturalizazioa

Hasiera: 2022 - Amaiera: 2025
Eremua: Tokikoa
Zertan datza?
Proiektu hau 2022an abiatu zen. Gasteizko Erdi Aroko Hiriguneko aukera-espazioak identifitu ziren lehenik eta azpiegitura berdearen klabean esku hartzeko proposamenak aztertu ziren. Azterlan horretan, ezaugarri fisikoak, eraikuntzak, ingurumena eta erabilerak analizatu ziren eta, hortik abiatuz, hobekuntzak egiteko balizko lekuak eta esku hartzeko proposamen desberdinak identifikatu ziren. Analisi osoa herritarrekin kontrastatu zen parte-hartze prozesu baten bidez, kokapen eta esku-hartze berriak sartzea ahalbidetuz.
Azterlan horren emaitzen arabera, honako ekintzak jarri dira abian:
- 2025ean herritarrak aktibatzeko programa bat gauzatu zen, Erein Alde Zahar berde, bizi eta auzotarra deitutakoa, egoiliarren, saltokien, elkarteen, ikastetxeen eta udal zerbitzuen parte-hartzearekin. Bost jarduera ildo izan zituen, askotariko ekintzekin: espazio publikoko eta fatxadetako loreontziak, esku-hartze artistiko begetalak, fauna babeslekuak eta lorezaintza tailerrak. Helburua da arrakastatsuenak izan ziren ekintzak finkatzea eta hiriko beste leku batzuetan errepikatzea.
- Bestalde, Espazio Publikoaren eta Auzoen Sailarekin batera, Alde Zaharra berdatzeko zenbait proiektu idazteko eta gauzatzeko lanean ari dira.
Helburuak
- Hiri azpiegitura berdea Erdi Aroko Hirigunean hedatzea, auzoko gizarte eragileen eta herritarren nahien arabera.
- Biodibertsitatea sustatzea, flora eta faunarentzako habitatak sortuz.
- Erdi Aroko Hiriguneko ingurumenaren, klimaren eta paisaiaren kalitatea hobetzea.
- Mikroespazio berdeak sortzea, osasuna eta ongizate kolektiboa bultzatzeko.
- Landarediaren balioari buruzko pertzepzioa hobetzea, auzoa hobetzeko elementu gisa.
- Auzotarrak eta gizarte eragileak gaitzea eta inplikatzea landarediaren eta berdeguneen zainketan.
Jarraipena
Zenbait ikerketa egin dira proiektuaren jarraipena egiteko eta bere emaitzak eta onurak ebaluatzeko. Momentuz lanak hasi aurreko egoera aztertu da, eta azterketa horiek esku-hartzea amaitu ondoren errepikatuko dira.