eues

Albistea

Herritarren zientziako 2024ko memoriak argitaratu ditugu

Herritarren zientzia gero eta iturri garrantzitsuagoa da herritarrengandik hurbilen dagoen ingurune natural eta sozialaren alderdi zientifikoak ezagutzeko. Vitoria-Gasteizen pertsona talde handi bat dago jarraipen zientifikoarekin lotutako ikerketa kolektibo, parte-hartzaile eta irekiko proiektuetan parte hartzen, eta haiei esker kontserbazio proiektuei buruzko informazio gehiago eta hobea lortzen da urtero.

Herritarren zientziako programek beren jardueren eta emaitzen txostenak argitaratzen dituzte urtero, programa bakoitzaren alderdi garrantzitsuenak bilduz.

Eguneko tximeleten programan, iaz 77 espezie ikusi ziren, horien artean gure inguruan bakanak diren batzuk, adibidez Euphydrias aurinia.

Gaueko harrapariei dagokienez, programa hasi zenetik bost urte igaro ondoren, nahiko ziur dakigu non dauden urubi, hontz ertain, hontz zuri eta mozoloen lurralde egonkorrak, apo-hontzen gorabeherak eta populazio joerak, fenologiaren aldaketak eta espezie batzuen ugalketa arrakasta.

Salburuan garatzen den hegazti zingiratarren programan, berriz, 2024an lortutako emaitzek 2023an hasitako datuei jarraitzen diete, eta estazioa bereziki erabilgarria da ibaiertzeko landarediarekin lotutako espezieak monitorizatzeko, bai eta lezkadian bizi direnentzat ere.

Odonatuei (burruntziak eta sorgin-orratzak) dagokienez, jakina da horien presentzia oso lotuta dagoela urarekin. 2024an, ur-eskasia hain handia izan zen, ezen murriztu egin baitzen baldintza normaletan ugalketa lanetan egon beharko luketen espezieen behaketa.

Hiriko hegaztien programan, 2024an, 90 hegazti espezietako 7.319 banako detektatu ziren. Datuen serie historikoa aztertuta, ikusi zen espezie baten populazioa gainbehera nabarmenean dagoela, bost neurrizko gainbeheran daudela, sei espeziek populazioen hazkunde neurritsua erakusten dutela eta hiruk hazkunde handia.

Lurzoruak kontserbatzeko programan, 2024ko kanpainaren emaitza orokor esanguratsuena izan zen ebaluazioak parke, industria eta baratzeetako lurzoruetan oinarriturik, azken horiek erakutsi dituztela balio handienak osasun parametroetan.

Gaueko tximeleten programan, 2024an zehar 68 laginketa egin ziren Atarian eta 25 Abetxukun. Aurreko urteetan erregistratu ez ziren 25 taxon atzeman ziren. Espezie zehatzei dagokienez, azpimarratzekoa da Cydalima perspectalis espezie inbaditzailea lau aldiz erregistratu zela, alegia, oso gutxi agertzen dela gure inguruan. Aldiz, ez zirten tokiko kontserbazioan duten garrantziagatik interes berezia duten zenbait espezie agertu, adibidez Proserpinus proserpinus edo Eriogaster catax. Aurreko urteetan bai agertu zirela bi horiek.

Gasteizko hegazti habiagileen atlasa sortzeko programari dagokionez, lanekin aurrera jarraitu genuen. Espero da 2025ean zehar amaituko direla lan horiek. Herritarrak -hegaztien behatzaileak– trebatzen jarraitu genuen, zentsuekin aurrera egin zen datuak lortzeko. Dagoeneko hasi gara bildutako datuak aztertzen, argitalpena idazten eta atlasa maketatzen.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala