Gaueko Tximeleten Kontserbazio Programa
Eguneko Tximeleten Kontserbazio Programa Gasteizko udalerrian bizi diren tximeleta populazioen inbentarioa eta jarraipena egiteko xedez sortu da, espezie horiek gure dibertsitate biologikoaren eta habitaten adierazleak baitira. Gainera, klima aldaketak zuzenean eragindako intsektua da. Guzti hau Vitoria-Gasteizko hiritarren lan boluntarioari esker lortzea bilatzen du programak, era berean hiritarrengan kontzientzia aberatsago, parte hartzaileago eta naturarengan arduratuago bat sortuz.
Programa hau aurrera eramateko Euskal Entomologia Elkartearen (ENVUBAP) babesa daukagu.
Noiz: Urtero, apirilaren 15etik urriaren 15era.
Izen-ematea: Parte hartu nahi baduzu bidali ezazu mezu bat cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera.
Zertan datza?
- Vitoria-Gasteiz udalerriko tximeleten ezagutza hobetzea: kokapena, espezieak, etab.
- Vitoria-Gasteiz udalerriko ropalozero espezieen katalogo eguneratu bat sortu.
- Tximeleta espezie interesgarrienentzat garrantzitsuak diren guneak aurkitzea.
- Udalerriko populazioen jarraipen fenologikoa egitea.
- Tximeleten inguruko informazio guztia datu-base komun batean biltzea, kontsultatu eta eguneratzeko moduan.
Parte hartzaile bakoitzak laginketarako partzela bat eskatu beharko du eta bertan urterosei bisita egin beharko ditu:
- Lehenengo bisita apirilaren 15etik maiatzaren 15era.
- Bigarren bisita maiatzaren 16tik ekainaren 15era.
- Hirugarren bisita ekainaren 16tik uztailaren 15era.
- Laugarren bisita uztailaren 16tik abuztuaren 15era.
- Bostgarren bisita abuztuaren 16tik irailaren 15era.
- Seigarren bisita irailaren 16tik urriaren 15era.
Partehartzaile bakoitzak sei aldiz bisitatu beharko du bere partzela, goian aipatutako tarteen barruan. Aurkitutako espezieak identifikatu beharko ditu, espezie bakoitzeko tximeleta kopuruaren estimazioa adieraziz.
Laginketaren egunean deskargatu beharreko materiala:
- Checklist-a: Laginketa egunean beharrezkoa den material guztia gogoratzeko balio duen dokumentua.
- Landa-gida: Eguneko Tximeleten langinketak modu egokian gauzatzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dituen dokumentua.
- Landa-fitxa: Lagindutako partzela, data eta topatutako espezieak apuntatzeko dokumentua.
Lau urte baino gehiago parte hartu duten pertsonek mahuka entomologiko bat erabiltzeko aukera izango dute laginak eskuratzeko. Atariak mahuka entomologikoak eta hauek erabiltzeko baimenak banatuko dizkie. Gainera, parte hartzaile horiek mahukak erabiltzeko Atariak antolatzen duen ikastaroan dohainik izena emateko aukera dute.
Parte hartzaileek Atarian identifikazioarekin lagunduko dien material bibliografikoa mailegatzeko aukera dute. Baita ere Eguneko Tximeleten Whatsapp taldearen bitartez koordinatzaileari galdetu ahal diete zalantzarik izanez gero, argazkiak bidaliz identifikazioekin laguntzeko.
Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sareak plataforma digital ezberdinak erabiltzen ditu, parte hartzaile guztien datuak modu estandarizatu batean gorde eta ondoren koordinatzaileak datuak analizatzeko. Eguneko tximeleten laginketen emaitzak ornitho.eus webgunean igotzen dira, ordenagailuen web-gunearen bitartez https://www.ornitho.eus/ edo Naturalist.App gailu mugikorren aplikazioaren bitartez.
Datuen igoera prozesuan laguntzeko protokoloa:
Mugikorreko NaturalistApp aplikazioa askoz praktikoagoa da, datuak laginketa egiten den bitartean sar baitaitezke.
Kasu bietan, datuak sartu baino lehen kontu bat sortu behar da datu pertsonalekin. Honela, laginketa bat gauzatzen den guztietan gordeta geratzen da laginketa gauzatzen duenaren izena. Datuak sartzea erraza eta azkarra da.
Datuak mugikorreko aplikazioarekin igotzea aukeratzekotan, mugikor, tablet edo ordenagailu bakoitzak bere formatua izango du. Beraz, aurreko atalean agertzen den protokoloa irakurri ondoren datuak igo ezin badituzu, cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org posta-helbidean galdetu edo Atarira joan laguntza eske.
Datuak aplikazioan azaroaren 15a baino lehen erregistratu beharko dira.
Emaitzak
Urteko memoriak
Datos abiertos
Puedes acceder a los datos abiertos del Programa de observación de orquídeas en el portal de Open Data del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.
Descubre más >