eues

Herritarren zientzia

Hegazti Habiagileen Atlasaren Kontserbazio Programa

Gasteizko Hegazti Habiagileen Atlasa Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko lankidetza-proiektua da. Gasteizko Herritarren Zientziako Sareari atxikitako kontserbazio programa horren helburua datozen hiru urteetan Gasteizko udalerriko hegazti habiagileen jarraipenean eta erroldan herritarren parte-hartzea sustatzea da.

Animatzen zara? Parte hartu nahi baduzu, hauta ezazu zure laukia https://www.atlasvg.eus/ estekan, eta idatzi e-postako mezu bat helbide honetara: atlasvg@aranzadi.eus

Noiz: Apirilaren 15etik ekainaren 15era.


Izen-ematea: Parte hartu nahi baduzu, hauta ezazu zure laukia atlasvg.eus estekan, eta idatzi mezu bat helbide honetara: atlasvg@aranzadi.eus.


Zertan datza?

Helburu nagusia Gasteizko hegazti habiagileen atlasa egitea da, udalerrian umatzen diren hegaztien banaketa espazialari buruzko ezagutza zehatza izateko,eta hegazti horiek asko-gutxi diren zehatz-mehatz neurtzeko Halaber, hegaztien ondare-balioaz kontzientziatu nahi dira herritarrak, bai eta hegaztien funtsezko eremuak identifikatu ere, kultura- eta turismo-erakargarri gisa.

Laginketak bi alditan egingo dira:

  • Lehen laginketa: apirilaren 15etik maiatzaren 15era.
  • Bigarren laginketa: maiatzaren 16tik ekainaren 15era.

Laginketen artean 15 eguneko tartea uztea komeni da.

Errolda-protokoloa 1x1 km-ko lauki bakoitzean dauden hegazti-espezie guztiak identifikatzean datza. Horretarako, ordubetez zentsatuko da laukia; behin apirilaren 15etik maiatzaren 15erako aldian, eta beste behin maiatzaren 16tik ekainaren 15erako aldian.

Informazio horrekin batera, proiektura gehituko dira, baita, Ornitho Euskadi Herritar-Zientzia Plataformak (www.ornitho.eus) bildutako aipamenak.

Lan hauetan hasiberri direnei, aldez aurretik errolda egingo duten ingurua bisitatzea gomendatzen diegu, hartara ingurura ohitu daitezen, eta giroak bertako habitatak bereizi ditzaten.

Laginketa egitea

Laginketa egiteko, partaide bakoitzak lursailen bat hautatu beharko du, eta helbide honetan eskatu: atlasvg@aranzadi.eus. Webgune honetan daude lursailak ikusgai: https://www.atlasvg.eus/.

Bi errolda mota daude:

  1. Kualitatiboa: 1x1km-ko lursail bakoitza ordubeteko epean erroldatu beharko da, behin apirilaren 15etik maiatzaren 15era bitarteko aldian, eta berriz maiatzaren 16tik ekainaren 15era bitarteko aldian. Hots, erroldagileak 2 ordu emango ditu lauki bakoitzeko. bi errolda-saioen artean gutxienez 15 eguneko epea uztea komeni da.
  2. Kuantitatiboa: 500 m-ko transektu lineal baten bidez egingo da, orduko 2 km-ko abiaduran ibiliz. Bertan, ikusitako eta/edo entzundako espezieak adieraziko dira, baita 1x1 km-ko lursail bakoitzeko ale kopurua ere. Metodo hori gomendagarria da hegaztien errolda-lanetan eskarmentu eta ezagutza gehiago dituzten partaideentzat. Bi errolda-saio egingo dira: bata, apirilaren 15etik maiatzaren 15era bitarteko aldian, eta bestea maiatzaren 16tik ekainaren 15era bitartean.

Garrantzitsua da baldintza atmosferikoak kontuan hartzea; horregatik, komeni da laginketak eguzkia irten eta hurrengo 4 orduetan edo eguzkia sartu baino 2 ordu lehenago egitea, hegaztiek tarte horietan izaten baitute jarduera-maila handiena.

Partaideek Arantzadi Zientzia Elkartearen babesa eta laguntza izango dute uneoro, eta programari buruzko informazioa eskuragarri esteka honetan: https://www.atlasvg.eus/.

Zalantzak oro argitzeko, jar zaitezte harremanetan programaren arduradunarekin, e-posta helbide honetara idatzita: atlasvg@aranzadi.eus, edo telefono-zenbaki honetara deituta: 943.466.142.

Errolda-datuak www.ornitho.eus webgunera igo behar dira (herritar-zientziako datu-biltegi bat, Euskadiko datuak biltzen dituena), dela ordenagailuentzako plataforma bidez (https://www.ornitho.eus),dela gailu mugikorrentzako NaturaList aplikazio bidez (eskuragarri dago Google Play eta iPhonen).

Lehen kasuan, ordenagailu edo tabletaren bidez igo behar dira datuak. Mugikorraren aplikazioa deskargatuz gero, datuak zentsua egiten den aldi berean igo daitezke; aukera hau askoz ere praktikoagoa da. Nolanahi ere, alta eman behar da datu pertsonalen bidez (baliozkoak izango dira bai webgunean bai mugikorreko aplikazioan ere). Datuak erraz eta azkar sartzen dira.

Protokoloaren laguntzarekin datuak igo ezinean gertatuz gero, laguntza eskatu daiteke helbide honetara idatzita: atlasvg@aranzadi.eus

Emaitzak

Urteko memoriak

Datos abiertos

Puedes acceder a los datos abiertos del Programa de observación de orquídeas en el portal de Open Data del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.

Descubre más >

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala