Lurzoruen Kontserbazio Programa
Lurzoruen Kontserbazio Programak “Nekazal Ekosistemen Osasun Txartelak” (NEOT) erabiliz gure udaleko eta lurraldeko lur mota ezberdinen osasun maila orokorra behatzea du helburu. NEIKER, BLE, ENEEK eta ABERE erakundeek burututako txartelaren laburpena da, Vitoria-Gasteizko Herritarren Zientzia proiekturako zehazki egina. Txartela hau lurren eboluzioa eta nekazal jarduerek lurra nola aldatzen duten ikertzeko tresna erabilgarri bat izateko asmoarekin sortu da.
Noiz: Urtero, maiatzaren 1etik 31ra arte, eta urriaren 1etik 31ra arte.
Izen-ematea: Parte hartu nahi baduzu bidali ezazu mezu bat cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera.
Zertan datza?
- Ikuspuntu sozio-ekonomiko (nekazaritza-ekoizpena) eta ingurumenaren aldeko ikuspuntu (biodibertsitatearen babesa eta klima-aldaketaren kontrako borroka) batetik nekazaritza praktika jasangarriak sustatzea.
- Udalean bilatu ditzakegun lurzoru partzela mota ezberdinen osasuna zehaztea.
- Behatutako lurzoruek izan ditzaketen arazo nagusiak identifikatzea eta hauek hobetzeko aholkuak ematea.
- Bildutako informazio guztia eguneratua eta kontsultagai dagoen datu-base komun batean biltzea.
- Lurzoruen kontserbazio eta babes ekintzetan gure nekazariak partaide egitea.
Partaideek urtean bi bisita egin beharko dituzte haiek aukeratu duten partzelara:
- Lehenengo bisita udaberrian, maiatzaren 1etik 31ra.
- Bigarren bisita udazkenean, urriaren 1etik 31ra.
Garrantzitsua da neurketak lurra baldintza onetan dagoenean egitea, hau da bero, hotz edo euri handiko egunetan ez neurtzea.
Partaideak bere jarduerak partzelaren lurra nola aldatzen duen ikertu nahi badu nahi adina urtez egin ditzake neurketak.
Lurzoruen Kontserbazio Programak erabiltzen duen metodologia hemen aurkitu dezakezun dokumentuan zehaztuta dator. NEIKER, BLE, ENEEK eta ABERE erakundeek sortutako txartelaren laburpena da:
Metodologia hau gauzatzeko beharrezko den materiala eskugarri daukate partaideek Atarian. Atariko Lantalde Teknikoa materialaren maileguaz arduratzen da: parte hartzaile bakoitzak materiala Atarian jaso eta entregatzeko aukera izango du gutxi gorabeherako aste bateko epean, urteko laginketa bakoitzean. Materialaren mailegatze data parte hartzaile bakoitzarekin adostuko da aldez aurretik, epeak betez eta programako partaide guztien parte hartzea lortuz.
Landa-fitxa
Erabili mesedez hemen topatuko duzun fitxa zure neurketak apuntatzeko:
Lurzoruen Whatsapp taldearen bitartez koordinatzaileari galdetu ahal zaio zalantzarik izanez gero, argazkiak bidaliz identifikazioekin laguntzeko. Gainera, Hurrengo informazio gehigarria erabili daiteke:
Herritarren Zientziarako Partehartzeko Sareak plataforma digital ezberdinak erabiltzen ditu, parte hartzaile guztien datuak modu estandarizatu batean gorde eta ondoren koordinatzaileak datuak analizatzeko. Lurzoruen laginketen emaitzak Lurzain aplikazioaren bitartez (https://lurzain.eus) erregistratuko dira.
Datuak sartu baino lehen kontu bat sortu behar da datu pertsonalekin. Honela, laginketa bat gauzatzen den guztietan gordeta geratzen da laginketa gauzatzen duenaren izena. Datuak sartzea erraza eta azkarra da.
Datuak mugikorreko aplikazioarekin igotzea aukeratzekotan, mugikor, tablet edo ordenagailu bakoitzak bere formatea izango du. Beraz, aurreko atalean agertzen den protokoloari esker datuak igo ezin badira, cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org posta-helbidean galdetu.
Datuak aplikazioan azaroak 31 baino lehen erregistratu behar dira.
Emaitzak
Urteko memoriak
Behaketen mapa
Aurreko urteetako behaketen mapa
Datos abiertos
Puedes acceder a los datos abiertos del Programa de observación de orquídeas en el portal de Open Data del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.
Descubre más >