Hegazti Zingiratarrak Kontserbatzeko Programa
Hegazti Zingiratarrak Kontserbatzeko Programaren helburua Salburuko hezeguneko zingira-giroetan bizi diren hegazti txikiak monitorizatzea da, eraztun zientifikoen bidez. Laginketa-teknika hori tresna eraginkorra da gutxi nabarmentzen diren hegaztiak aztertzeko; izan ere, nekez ohartzen gara horien presentziaz, batez ere ugaltze-garaitik kanpo; beraz, ez dira erraz atzematen behaketan edo entzutean oinarritutako beste errolda-metodologia batzuen bidez.
Noiz: Urte osoan zehar.
Izen-ematea: Parte hartu nahi baduzu bidali ezazu mezu bat cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera.
Zertan datza?
- Hegazti paseriforme espezieen presentziaren eta ugaritasunaren estimazio estandarizatuak lortzea, epe luzera parametro demografiko nagusiak (produktibitatea eta biziraupena) zehazteko asmoz.
- Populazioen egiturarekin lotutako aldagaien ezagutza hobetzea, eta migrazio-bideekiko zein ugaltzeko eta negua emateko guneekiko duten fideltasun-ratioei dagokienez.
- Hezeguneak dituen habitatetan identifikatutako banakoen sasoi fisikoa zein osasun-egoera ezagutzea, aldaketarik handienak jasaten ari diren (eta, horrexegatik, espezieak mehatxu handienean izan ditzaketen) hegazti-populazioak hautemateko.
- Gasteizko eta inguruetako biztanleak ingurune naturalari buruzko kontzientziazio- eta jarraipen-kanpainetan parte hartzera gonbidatzea.
- Hegaztien eta haien habitaten kontserbazioa sustatzea, eta herritarrak horren alde aktibatzea.
Salburuko Hegazti Zingiratarrak Kontserbatzeko Programa oinarrian eraztunketa-protokolo baten aplikazioa dago. Protokolo hori Aranzadi Zientzia Elkarteak sustaturiko esfortzu konstanteko estazioen ereduan oinarritzen da, zeinaren xedea hegaztiak urteko ziklo osoan monitorizatzean baita.
Laginketa urte osoan egiten da –hamabostaldi bakoitzeko lanaldi bat–, gutxienez 6 eguneko tartearekin laginketa batetik hurrengora.
Salburuko Hegazti Zingiratarrak Kontserbatzeko Programak men egiten die Aranzadi Zientzia Elkarteak garatu eta bultzatzen duen Hegaztiak Monitorizatzeko Eraztunketa-gune Programari (EMAN).
Salburuko EMAN zuhaitz-espeziez (lizarrak eta sahatsak, batez ere) eta lezkadiz osatutako habitat desberdinen trantsizio-eremu batean dago.
Laginketa egiteko, 16 mm-ko tartea eta 2,5 metroko garaiera duten sare japoniarrak erabiltzen dira. Salburuko EMAN gunea hastapenetan dagoenez gero, sareak neurri eta posizio desberdinetan probatzen ari gara, harrapaketak maximizatzera bideratutako diseinu egokiena bilatze aldera.
Laginketa-aldia 4 ordukoa da, eguzkia ateratzen denetik. Sareak ordu erdiro edo, gehienez jota ere, orduro bisitatzen dira.
Laginketa-jarduera
Partaide bakoitza nahi duenean joan ahal izango da eraztunketa-gunera, betiere egutegian adierazitako egunetan. Egoera meteorologiko txarrekin (zaparrada bortitza, ikusmena galarazten duen laino trinkoa, haize gogorra, ... ) ez da laginketarik egiten, hegaztien ongizatea lehenesten baitugu.
Laginketan aritzeko unean, gune bakoitzean data eta laginketaren hasiera- eta amaiera-orduak idatzi behar dira.
Atzemandako ale bakoitzari buruz datu hauek jaso behar dira:
- Espeziea.
- Adina (EURING kodea).
- Sexua.
- Aldagai morfologikoak: hegoaren luzera, P3, tartsoa. Gutxienez, lan-bolumena handia bada: hegoaren luzera. Aldagai mota hori jaso gabe utzi daiuteke baldin eta urte berean berriro harrapatzen bada hegazti berbera.
- Gorputz-egoera: pisua, gantza eta giharra.
- Hegaztia muda aktiboan dagoen ala ez.
- Erreprodukzio-zeinuak (txitaldi-plakaren garapen-maila, etab.).
- Hegaztia harrapàtu den sare edo sare-lerroa.
- Harrapaketa-ordua (1. ordua, 2. ordua, etab.).
Liburuak eta gainerako material bibliografiko lagungarria izango dute eskura, mailegu bidez, kontserbatzeko programa honetan parte hartzen duten pertsonek. Hegazti zingiratarren programaren taldekideen Whatsapp taldearen bidez ere kontsulta daiteke koordinatzailearekin, zalantzak argitzeko eta egindako argazki eta grabazioen identifikazioak lortzeko.
Emaitzak
Datos abiertos
Puedes acceder a los datos abiertos del Programa de observación de orquídeas en el portal de Open Data del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.
Descubre más >