Gasteizko Alde Zaharraren naturalizazioaren jarraipen eta monitorizaziorako hiru azterlan egin ditugu

CEA Alde Zaharra naturalizatzeko proiektuan ari da parte hartzen, Alde Zaharrean dagoen azpiegitura berdearen kopurua handitzeko asmoz. Naturalizazio jarduera horien onurak ebaluatu ahal izateko, CEAk egungo egoerari buruzko hiru azterlan kontratatu du. Azterlan horiek jarduerak gauzatu ondoren errepikatuko dira, aurreko eta ondorengo egoera alderatzeko eta izandako hobekuntzak ikusteko.
Bi azterlan natura esparrukoak dira, batean hegazti populazioak aztertzen dira eta bestean intsektu polinizatzaileak. Hirugarrena herritarrek Alde Zaharreko berdeguneei buruz duten pertzepzioari buruzko azterlana da, eta auzoko 200 pertsonari egindako inkesta baten bidez osatu da. Azterlanak honako esteka hauetan kontsulta daitezke:
Alde Zaharra naturalizatzeko proiektuak LIFE IP Urban Klima 2050 (LIFE18 KPI/ES/000001) proiektu europarraren laguntza du.