eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko hiri azpiegitura berdea adibidetzat hartu dute IUCN erakundearen argitalpen batean

Florida parkea

Naturaren Kontserbaziorako Naziorteko Batasuna (IUCN) munduko ingurumen erakunderik handiena da, 1.200 kide baino gehiago baititu gorbernuko zein gobernuz kanpoko kideak zenbatuta, eta 11.000 aditu boluntariok egiten baitute lan berarentzat 170 herrialdetan.

IUCNk dokumentu berri bat argitaratu du Mediterraneo inguruko zenbait hirik beren esperientzia azaldu dezaten “naturan oinarritutako konponbideen” (NbS) inguruan, nola ingurumen arazoak konpondu eta hobetzeko elementu gisa ari diren erabiltzen kontzeptu hori. NbSak sortu edo aplikatzeko prozesuan parte har dezaketen eragile guztiei dago zuzenduta dokumentua: maila guztietako gobernu eta agintariak, gobernuz kanpoko erakundeak, enpresa pribatuak, hiri plangintzan aritzen direnak, finantza sektorea eta tokiko komunitateak, besteak beste.

Vitoria-Gasteizen kasuan, gure hiriko Hiri Azpiegitura Berdearen sistema hartu da adibidetzat. Hiriko parkeak eta espazio publikoak, Eraztun Berdea, nekazaritza ingurunea eta mugikortasun jasangarriko azpiegitura hartu dira kontuan sistema horretan. Argitalpenean, azpiegitura berdeak gizarte arloan, auzoen diseinuan, biodibertsitatearen hobekuntzak eta beste hainbat arlotan eragin dituen onurak deskribatu dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala