Azpiegitura berdea
Berdeguneek funtsezko tokia betetzen dute hiriaren bizigarritasunean eta herritarren ongizatean
Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategiaren araberako naturalizazio prozesuak bultzatzen ditugu. Natura hirian integratzen dugu prozesu naturalak erraztuko dituen, klima-aldaketara hobeto egokituko den eta ingurumenerako eta gizarterako zerbitzuak eta onurak ekarriko dituen ingurune biofiliko bat sortzeko.
- Azpiegitura berdea hedatu eta hobetzeko aukerak identifikatzea.
- Hiria naturalizatzeko proiektuak.
- Lurzoruak leheneratzeko proiektuak.
- Azpiegitura berdearen kosorkuntza.
- Ebaluazio eta jarraipenerako programak.
Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdea garatzeko hainbat proiektu ditugu hiriko leku desberdinetan (berdeguneetan, kaleetan, orubeetan, eraikinetan, bide-azpiegituretan, etab.). Funtzio eta zerbitzu ekosistemikoak hobetzen ditugu naturan oinarritutako konponbideen bidez.