Proiektua
URSOILL

Hasiera: 2025 - Amaiera: 2030
Eremua: Nazioartekoa
Ikerketa eta berrikuntzako URSOILL (Urban Soils Living Lab) proiektuak Europan hiri lurzorua lehengoratzeko soluzio berritzaileak garatzea du helburu.
Zertan datza?
Ekimen honek bost “laborategi bizidun” eraikiko ditu (horietako bat Vitoria-Gasteizen), ikertzaileek, udalerriek, enpresek eta herritarrek elkarrekin lurzoruak leheneratzeko jardunbide berritzaileak diseinatu eta proba ditzaten. Gasteizek 340.000 euro inguru bideratuko ditu proiektu horretara, lurzoruaren funtzioak leheneratzen, klima erresilientzia bultzatzen eta, azken batean, gasteiztarren bizi kalitatea hobetzen lagunduko duten irtenbide praktikoak probatzeko.
URSOILL proiektuaren baitan, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak zazpi ekintza garatuko ditu, lau eremutan banatuta:
- Arkatxa (Mendiolako zirkuitu zaharra). Kutsatuta dagoen zabortegi zahar batean, lurzoruaren hainbat hobetze eta bioerremediazioko teknika probatuko dira, Gasteizko herriek duten konpostatze ekimena aprobetxatuz. Lurzoruaren funtzioak berreskuratuko dira eta bere biodibertsitatea handituko da.
- Lermanda (Jundizeko parkea). 2016an leheneratu zen hiri inguruko berdegune batean, lurzoruaren osasuna hobetzeko lan egiten duen elkarte batekin lankidetzan arituko gara, fruta arbola autoktonoak kontserbatzeko balioko duen dituen baratzea sortzeko.
- Zoladura kendu zaien lurzoruak monitorizatzea. Zenbait ikastetxetako jolastokietan eta Herrandarren proiektuan asfaltoa kendu da, lurzorua berriro funtzional bihurtzeko. Lurzoruaren osasunak duen bilakaeraren jarraipen kualitatiboa eta parte-hartzailea egingo da, eta, aldi berean, bere osasunaren eta kudeaketa jasangarriaren gaineko kontzientzia sustatuko da.
- Lurzoruaren kontserbazioko herritarren zientzia. Programa horri esker, herritarrek lurzoruaren kalitateari buruzko datuak bil ditzakete haien osasuna monitorizatzeko. Programa “itsasargi” gisa planteatzen da: beste hiri batzuek lurzoruaren monitorizazio publikoa nola sustatu ikasiko dute eta herritarrak lurzoruaren garrantziaz kontzientziatuko dira.