Albistea
El Anillo Verde Interior. Hacia una Infraestructura Verde Urbana en Vitoria-Gasteiz' dokumentua
"El Anillo Verde Interior. Hacia una Infraestructura Verde Urbana en Vitoria-Gasteiz" izeneko dokumentuan CEAk azpiegitura berdearen kontzeptua eta haren funtzioak eta onura sozioekologikoak aztertu ditu, eta sare ekologikoak sortzeko zenbait esperientzia nabarmen analizatu ditu. Ondoren, kontzeptu hori udalerrian eta batez ere hirian eta hiri inguruan aplikatzeko moduak aztertu ditu.
Dokumentuaren bigarren atalean hiri barneko eraztun berde baten sorrera ikertu da, Vitoria-Gasteizko azpiegitura berde funtzioaniztun baten unitate txikiena izanik, haren osagai gako eta katalizatzaile modura hartuta.