Argitalpena
El Anillo Verde Interior
Gasteizko etorkizuneko hiri-azpiegitura berdearen osagai gisa identifikatutako espazio eta elementuen konbinazioak sare bat osatzen du, hiriaren erdialdera biltzen dena, eta Barne Eraztun moduko bat definitzen duena.
Barneko Eraztun Berdea Gasteizko hiri-azpiegitura berdearen enbrioitzat har daiteke, horretatik abiatuz berdea hedatzen eta adarkatzen baita. Lurraldearen konfigurazioa zentrokidea den bezala, azpiegitura berdeak ere antolamendu zentrokidea du. Eraztun gisako hainbat espazio nagusik osatzen dute: Barneko Eraztun Berdeak, hiri-inguruko Eraztun Berdeak, nekazaritza-eraztunak eta Lur Altuen Eraztunak. Horiek denak korridore ekologiko gisa jardungo luketen ardatz erradialen bidez daude lotuta.
Espazio nagusietan eta lotura-ardatzetan izango diren esku hartzeek, naturalizatzeko eta mota askotako ingurumena hobetzeko jardueren bidez, bai hiri-espazioan, bai lurraldean, udalerriaren erresilientzia ekologikoa areagotuko duen, hiriaren ingurumen-kalitatea hobetuko duen eta, azken batean, herritarren osasuna eta ongizatea hobetuko duen egitura ekologiko egonkorra sendotzen lagunduko dute.
Fitxa
Egilea(k): Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Argitalpen urtea: 2012
Hizkuntza(k): Gaztelania
Orrialde kopurua: 56
Argitalpen mota/Formatua: Digitala