Zenbait Enplegu Planei esker Olarizuko Lorategi Botanikoan eta udalerriko Bide Berdeetan hobekuntzak egin dira
2018ko azaroan hasi zen ingurumen hobekuntza eta paisajistikoa helburu zuen eta Olarizuko etxaldean kokatuta zegoen Enplegu Planari. Egitasmo horren bitartez, 16 langile eta 4 langilezain, baso ingeniari bat eta gizarte hezitzaile bat kontratatu ziren lan taldeak kudeatu eta aurrera eramateko. Horri esker, bi helburu uztartu ahal izan dira: proiektu berean langileen gizarteratze soziala nahiz laborala, alde batetik, eta hiriko Eraztun Berdeko eta Bide Berdeetako hainbat espazioren egokitzapen paisajistikoa, bestetik.
Horretarako, enplegu planak bi egitasmotan banatu ziren: alde batetik, Olarizuko Lorategi Botanikoa, lorategiko egokitzapen paisajistikoa eta baratzezaintzara bideratua, eta bestetik, hiriko Bide Berdeak, azpiegiturako espazio naturalen hobekuntzara bideratua.
Olarizuko Lorategi Botanikoan jarduera anitz burutu ziren, Olaizuko baratzeeran nahiz Lorategi Botanikoko bilduma bizietan: sasien mozketa, lurren jorratzea, materia organikoaren gehikuntza, azido mailaren zuzenketa, landaketak, negutegien mantenua, abonu berdearen ereitea baratzeetan, etab.
Bide Berdeen inguruan, hainbat landaketa egin ziren Elorriagan, Gardelegin eta Jundizeko Korridore Berdeko lur-sail esperimentaletan. Azken honetan gainera, eremuan martxan zeuden lanei laguntzeko balio izan dute: sasi mozketa, berritze-lanak, landaketak, ureztatzeak eginez eta bi ur-putzu artifizial eraikiz eremuko biodibertsitatea sustatzeko asmotan.
Hori guztiaz gain, heziketa testuinguru batean, hiriko zuhaitzen inguruko azterketa bat egin zen, honela zuhaitz masen inbentarioak eginez i-Tree izeneko software libre baten laguntzaz.
Gizarte hezitzaileari dagokionez, lan taldearen jarraipena eta elkarrizketa bidezko laguntza pertsonalizatuaz arduratu zen, bai eta heziketa jardueren kudeaketaz ere. Jarduera horiei esker, Plan honetan parte hartu duten pertsonek, beraien trebetasun eta gaitasunak garatu ahal izan zituzten, ondorengo lanpostuak aurkitzea errazago izan dadin. Egindako formakuntza honakoa izan zen: landare-osasuneko produktuen txartela, kimatzen ikasteko oinarrizko ikastaroa eta sorospen ikastaroa.