Vitoria-Gasteizko lur erabileren bi mapa eguneratu ditugu
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Gasteizko lurraren erabileren mapak eguneratu ditu. Udalerri osoko mapa berriak azken 2 urteetan izandako aldaketak jaso ditu, eta hirikoak azken 5 urteetan gertatutakoak.
Alde batetik, udalerri osoko 1:5.000 eskalako mapa egin du, 2019an ateratako aireko argazki bat hartuta oinarritzat. Aurreko mapa 2017ko argazki batean oinarrituz egin zen, eta ordutik izandako aldaketak jaso dira mapa berrian.
Hiriaren mapa berria ere osatu du IGIk, 1:500 eskalan, eta batez ere hiriaren ertzetan eraikitzen ari diren auzoetan gertatutako aldaketez osatu da. Bost urtetik behin osatzen da mapa hori.
Geruza berriak Vitoria-Gasteizko Ingurumen Informazioko Sistemak dituen gainerako kartografia-geruzak osatzera datoz. Bi mapak lizentzia librearekin argitaratu dira eta, beraz, edonork erabil ditzake nahieran.
Deskargak: