eues

Albistea

Vitoria-Gasteizko hiriko zuhaitzen ematen dituzten ingurumen eta diru onurak kalkulatu ditu CEAren azterlan batek

Gasteiz hiriko zuhaitzen balioa agerian jartzeko, CEAk ikerlan bat egin du Ingurumen Sailarekin elkarlanean, i-Tree ECO software tresna aplikatuta kaleetako eta parkeetako zuhaitzei (ez dira Eraztun Berdekoak aztertu). Eredu hori erabilita posible izan da bahitutako eta metatutako CO2 kantitatea, saihestu den jariatze ur kantitatea eta atmosferako zenbait kutsatzaileren ezabaketa neurtzea. Aldi berean, zuhaitzen eskaintzen dituzten zerbitzuen diru balioa neurtu da.

Gaur egun hiriak 115.000 zuhaitz eta zuhaixka inguru ditu (2018an eta 2019ko hasieran zehar 3.000 landatu ziren). Zuhaitzen 285 espezie eta zuhaixken 330 espezie daude hirian, eta horietatik erdia baino gehiago mantenimendu eta ur gutxiago behar duten bertako espezieak dira. Zuhaitzok eskaintzen dituzten onuren artean, airearen kalitatea hobea, lurzoruaren ura iragaztea hobetzea eta hiriko klimaren egonkortzea daude. Azken hori garrantzitsua da “hiriko bero uhartearen” efektua epeltzeko.

Hiriko zuhaitzek 15.060 tona CO2 metatzen dituzte urtero, hiriak 4 egunetan igortzen duenaren parekoa; eta 626 tona CO2 bahitzen dituzte, urtero 400 automobilek igortzen dutenaren parekoa.

Garrantzitsuagoa da, hala ere, beste partikula kutsatzaile batzuen ezabaketan ematen duten laguntza. Ozonoa, NO2a eta PM25 partikula txikiak dira arnas gaixotasunak sortzeko ahalmen handiena dutenak, eta zuhaitzei esker gertatzen den horien murrizketak 1.450.000 euro aurrezten ditu osasunean urtero. Era berean, uholde uren kudeaketan 58.000 euro aurrezten dira, zuhaitzek euri urak moteltzen eta geldotzen baitituzte eta 30.000.000 litro ur gainazal iragaztezinetatik ibiltzea eta uholdeak sortzea saihesten baita.

Orain, tresna bera Eraztun Berdean aplikatu nahi da, bertako zuhaitzek eskaintzen dituzte zerbitzu ekosistemikoak neurtzeko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala