Vitoria-Gasteizko hiri zuhaitzei buruzko lehiaketaren epaia
CEAk antolatu zuen lehiaketa, argazkien bidez herritarrek hiriko zuhaitzen garrantzia nabarmendu zezaten. Hiriko azpiegitura berdearen sistemak herritarren ongizatean eta osasunean duen garrantzia azpimarratu nahi izan da.
Hiriko zuhaitzek ondare balio ikaragarria dute eta hiri bizitzarako ezinbesteko funtzioak betetzen dituzte: Hona hemen nabarmentzekoak:
- Ingurumen-arlokoak: CO2 finkatzen laguntzen du eta oxigenoa sorrarazten du, agente kutsatzaileak eusten eta murrizten ditu, zarata murrizten du, hiriko bero-uhartea murrizten du, eta uraren infiltrazioa areagotzen du.
- Ekologikoak: fauna bertan finkatu dadila errazten du eta konektagarritasun ekologikoa hobetzen du.
- Sozio-ekonomikoak: estresa murrizten du, herritarren osasuna hobetzen du, hiri-ingurunea atseginagoa egiten du eta jabetzei balioa ematen die.
- Estetikoak: inguruneko paisaia-kalitatea hobetzen du.
Lehiaketaren oinarrien arabera, epaimahaiak honakoak baloratu ditu: argazkien kalitate artistikoa eta teknikoa, lanen originaltasuna, proposatzen duten mezua edo irakurketa, eta Gasteizko udalerriko zuhaitzen ondare-balioa erakusteko ahalmena.
Epaimahaiaren epaia honako hau izan da:
- 1. saria
Calle Paraguay
Mari Zurbano Gauna - 2. saria
Inmediaciones de Mendizorroza, RodeadO2
Hugo Dones Pedron - 3. saria
Cantón de la Soledad
Juan José López Azurmendi - Udaberriko akzesita
Oxigeno
Mónica Velasco Sánchez - Udako akzesita
Integración
José Antonio Mortesín Damián - Udazkeneko akzesita
Arinzavarra Otoño
Ana Nieto - Neguko akzesita
Mañana de niebla y paseo
Sergio Mora-Gil Crespo
Guztira 110 argazkilariren 294 argazki jaso dira.
Saritutako argazkiak eta gainerako argazkien hautapen bat Atarian erakutsiko dira 2017ko urriaren 24tik abenduaren 10era.
https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157687365813854