eues

Albistea

Vitoria-Gasteizk LIFE Urban Klima europar proiektuan parte hartuko du, Eusko Jaurlaritzaren eskutik

Vitoria-Gasteiz bazkide izango da, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez, LIFE URBAN KLIMA 2050 europar proiektuan. Proiektuaren xedea da hiri inguruetan Klima Aldaketaren Euskal Estrategia garatzea. Eusko Jaurlaritza izango da liderra proiektuan Ihoberen bitartez, eta Europar Batasunaren laguntza izango du klima aldaketa arintzeko edo hartara moldatzeko proiektu integratuen arloan. EAEko 23 erakunde publiko eta pribatuk hartuko dute parte guztira proiektuan.

CEAk 755.383 € izango ditu guztira (horietatik 453.230 € Europar Batzordeko LIFE programak emango ditu) bi ekintza lerro nagusitan lan egiteko:

Lehen lan lerroan Gasteizen jadanik aplikatu diren edo proiektatuta dauden NOKak sailkatu eta katalogatuko dira, eta aldi berean, klima aldaketaren ondorioz aurreikusita dauden tenperatura eta prezipitazio aldaketak modelizatuko dira gure hiriaren kasurako, horretarako klima aldaketako jokaleku ezberdinak erabilita. Jasotako informazioa kontuan hartuta, ekintza berriak diseinatu eta lehenetsiko dira, betiere naturan oinarritutako konponbideen arloan, geroago ekintza horiek abian jarri daitezen. Ekintzon inpaktua adierazleen bidez monitorizatuko dira proiektuan zehar.

Bigarren lan lerroak Aramangeluko parke agroekologikoaren garapenean aurrera egitea ahalbidetuko du. Ideia nagusia da hurbileko nekazaritza ekologikoa sustatzea, hiri inguruko espazio narriatuak leheneratzea fitokudeaketaren bidez, horrela zerbitzu ekosistemikoak bultzatzeko (biodibertsitatea, konektagarritasun ekologikoa eta CO2 xurgatzeko gaitasuna, besteak beste), eta azkenik, Gasteiz inguruko 200 hektarearen sailkapen agrologikoari buruzko ikerlana egitea, etorkizunean egokitasun egronomikoa hiri plangintzan kontuan hartuko den beste irizpide bat izan dadin.

> Proiektuaren webgunea

Logo Urban Klima 2050

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala