eues

Albistea

Udazkenean bi ekitaldi antolatuko ditugu PhytoSUDOE proiektuarekin amaitzeko

Europar Batasunak diruz lagundutako PhytoSUDOE proiektuan CEAk hartu du parte, udalaren izenean, eta Europa hegoaldeko beste bederatzi bazkidek. CEAk Jundizko industrialdean dauden bi lursail esperimentalen egin diren lanak koordinatu ditu. Haietako lurzoru narriatu eta kutsatuak leheneratzeko teknika berriak, landareen bidez garatu direnak, aplikatu dira. Horrez gain, CEAk proiektuaren komunikazio lana gidatu du.

Proiektua 2018ko urriaren 31n amaituko da, eta itxiera gisa bi ekitaldi antolatu dira Gasteizen urriaren 9tik 11ra. Alde batetik, UPV/EHUrekin elkarlanean hirugarren urtez antolatuko den udako ikastaroa egingo da. Aurten lurzoru narriatuak eraberritzeko dauden azken joerak analizatuko dira, batez ere metalen, konposatu organikoen eta hezegune artifizialen esparruetan. Bestalde, proiektuaren azken topaketa Europa Biltzar Jauregian egingo da urriaren 11n. Sarrera doan izango da gaian interesa duen edonorentzat. Bertara joan nahi duenak izena eman beharko du www.phytosudoe.eu webgunean.

Bi ekitaldiotan mundu mailako adituek hartuko dute parte. Azken topaketan bi tarte egongo dira, lehena proiektuaren emaitzarik nabarmenenak ezagutarazteko, eta bigarrena kanpoko eragileek -enpresek, teknologia zentroek, EAEko administrazio publikoek- lurzoru kutsatuen esparruan izan dituzten esperientziak konta ditzaten.

PhytoSUDOE proiektua 2016ko urrian hasi zen, eta Europako hego-mendebaldeko hamaika tokitako zoruak ikertzen eta leheneratzen lagundu du.

PhytoSUDOE

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala