eues

Albistea

Udalak 280.000 euro inbertituko ditu Odon de Apraiz HLHIko jolastokia birnaturalizatzen

Lanen planoa

Tokiko Gobernu Batzordeak Odon de Apraiz HLHIko jolastokia aldatzeko obrak kontratatzeko espedientea onartu du. Lanetarako aurrekontua 282.080,16 eurokoa (BEZa barne) izango da.

Proiektu hori izan zen Herritarren Partaidetza, Gardentasuna eta Gizarte Etxeen Sailak bultzatutako Vitoria-Gasteiz Hobetuz programako 2021eko edizioan boto gehien jaso zuena.

Horren helburua da hezkuntza-gunea klima-aldaketara egokitutako jolastoki bihurtzea naturan oinarritutako irtenbideen bidez. Horretarako, gainera, hezkuntza-komunitatearen partaidetza aktiboa jasoko du. Komunikazioa eta jolasa ikasleen garapenerako oinarri izango diren gune gisa eratuko da.

Esku-hartze hori Hezkuntza eta Kultura Saileko Hezkuntza Zerbitzuak sustatutako Jolastokiak Naturalizatzeko programaren baitan sartuta dago eta eskola-komunitateak naturarekin kontaktua izatea du helburu. Horretarako, Ingurumen Gaietarako Ikastegiaren laguntza jasotzen du.

Odon de Apraiz ikastetxeko patioa
Odón de Apraiz ikastetxeko patioaren egungo egoera.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala