eues

Albistea

Udalak 225.000 euro inbertituko ditu Nebera gainean bideak eta landaketak egiten

Udalak 225.000 euro inbertituko ditu Nebera gainean bideak eta landaketak egiten, zeinak lehen urratsa izango baitira inguru horretan nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko kudeaketa-proiektu bat sustatzeko.

Hain zuzen ere, Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du lehen lanetarako kontratazio dosierra. Lehen fasean, lursaila egituratzeko bide bat egingo da, eta zenbait landaketa, lurra geroko erabilerako egokitzeko asmoz. Gainaren ekialdetik joango da bidea, eta oinezkoentzat eta bizikletentzat orain dauden ibilbide eta pasealekuen konektagarritasuna hobetzeko balioko du. Irisgarria izango da, eta 3 metro zabal, gehi alboko areka. Oinezkoak, bizikletak eta nekazaritzako makineria igaro ahalko da bertarik.

Inguru horretan gerora nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko proiektua bat jartzeko lehiaketa egitea denez, izango dituzten erabilera eta laboreen arabera proiektatu dira dagoeneko nekazaritzarako lursailak. Nebera gaineko goi ordokian bazka-landareak (alpapa) jartzea erabaki da; gainerako soroetan zalkea eta zekalea ereingo dira, ongarri berde gisa. Lurrak landarezko estalki iraunkorra izatea da helburua, haren ezaugarri agronomikoak zein aprobetxamendua hobetzearren.

Zehazki, labore hauek jartzea da asmoa:

  • Alpapa zelaia: 5,3 hektarea, 9 zuhaitzez hornitutako 10 gunerekin: lizarrak, ezkiak, masustondoak, astigarrak eta urkiak; hartara, zelaia hamar sailetan banatu ahalko da, bertan txandakako artzaintzan aritzeko.
  • Nekazaritza eta basogintza: 7,8 hektarea, 7.000 metro koadroko 7 sailetan banatuta, landaketa estentsiboak jartzeko, fruta-arbolez osatutako heskaien artean.
  • Intxaurrondoak: 1,3 hektarea, bi sailetan banatuta, fruitua aprobetxatzeko. Batean 54 intxaurrondo eta bestean 78 landatuko lirateke.
  • Elorri zuria: 5.200 metro koadroko sail batean, zukua egiteko mahatsondoak landatzeko.
  • Labandina: 5.000 metro koadro osatzen duten bi lursailetan, izpilikua lortzeko.
  • Fruta ortua: 9,78 hektarea, hiru lursailetan banatuta. Horietako batean (5.300 metro koadrokoa) fruitu txikiak (mugurdia eta andere-mahatsa) jarriko dira, gutxi gorabehera 1.000 ale landatuta.

Orobat, 1.600 metro heskai landatzea aurreikusi da, hainbat helbururekin: nekazaritza paisaia naturalizatu eta egituratzea, habitataren dibertsifikazioari laguntzea, fauna eta flora basatia babestea, klima baldintzak hobetzea, eta higadura prozesuak zuzentzea. Mota ezberdinetako landareak erabiliko dira: erkametza, ipurua, haritza eta fruta-arbolak. Azkenik, taxu handiko 138 zuhaitz landatu nahi dira: batetik, lizarrak, astigarrak, masustondoak eta hurritzak (90 ale orotara); bestetik, lizarrak eta gereziondoak (30 ale), eta azkenik, 18 serbal.

Enpresa esleipendunak lehenengo bi urteetan landaketak mantentzeaz arduratu beharko du: lurra landu, ongarritu, erein, landatu, ureztatu eta kimatu.

Lanen planoa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala