PhytoSUDOE europar proiektuaren azken jarduerak
PhytoSUDOE proiektua 2018ko urriaren 31n amaituko da ofizialki. Geratzen diren azken hilabeteetan hainbat jarduera programatu dira proiektuaren esperientziak eta emaitzak ahalik eta jenderik gehienarekin partekatzeko.
Lurzoru kutsatuak leheneratzeko teknologien inguruko udako ikastaroaren hirugarren edizioa urriaren 9an eta 10ean egingo da Gasteizen. Ikastaro hori CEAk eta UPV/EHUk elkarlanean eskaintzen dute. Hurrengo egunean, proiektua amaitzeko eta emaitzen berri emateko ekitaldi nagusi gisa, proiektuaren azken topaketa egingo da. Parte hartzeko aukera doanekoa da, proiektuaren webgunean izena eman ondoren.
Ikastaroari buruzko informazioa (egoitza, programa eta izena emateko prozedura) webgunearen Eventos atalean emango da.
Informazio gehiago:
http://www.phytosudoe.eu/eventos/
Bestalde, proiektuaren amaiera irudiz jartzeko bideo bat prestatu da. Proiektuaren kokaguneetako batean, Portugalgo Mértola herrian, garatu diren fitoerremediazio lanak erakusten dira bideoan.