PhytoSUDOE europar proiektuak Ariñiz eta Jundiz inguruetan dauden bi lursail leheneratzea ahalbidetu du
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaz gain, Espainia, Frantzia, Portugal eta Euskadiko beste toki batzuetako hainbat bazkidek hartu dute parte proiektuan, 2015etik 2018ra. Europar Batzordearen Eskualde Garapenerako Europar Funtsak finantzatuta, proiektuaren xedea izan da Europako hego-mendebaldean lurzoru kutsatuak leheneratzeko fitokudeaketa balioestea.
Fitokudeaketako teknika nagusien erabilerak lurzoru kutsatuen edo narriatuen leheneratzean eta haien funtsezko funtzio ekologikoen berreskuratzean izan ditzakeen onurak ebaluatu asmoz, hainbat lan egin ziren Espainia, Portugal eta Frantziako 11 kokagunetan. Vitoria-Gasteizen ekintza horiek hiri inguruko bi lursailetan egin ziren, Ariñiz herriaren alboan eta Jundizen.
Frogatuta geratu da fitokudeaketa tresna baliotsua dela lurzoruen biodibertsitatea eta funtzionaltasuna hobetzeko eta zoru horiek eskaintzen dituzten zerbitzu ekosistemikoak leheneratzeko. Argi ikusten da fitokudeaketa hobetsi behar dela, kutsadura murrizteko beste aukera tradizionalagoen aurrean; izan ere, metodo tradizionalek, esaterako lurzoru kutsatuak hondakindegira eramateak, galera handia suposatzen du berriztagarria ez den eta babestu behar den lurzoru baliabidean.
PhytoSUDOE proiektuak informazio bikaina ekoiztu du, eta den-dena proiektuaren webgunean argitaratu da. Horrez gain, bideo bat eta lan bukaerako txosten bat argitaratu dira proiektuan zehar erdietsitako emaitzak azaltzeko.