eues

Albistea

Olarizun parke ludikoa egiteko proiekturako lehiaketa onetsi da, pinudian ororentzako jolasgune bat jartzeko, tirolinekin

Kontratazio-dosierraren aurrekontua 120.000 eurokoa da: pinudia adin orotako pertsonentzako hornitutako jolasgunea bihurtzea da asmoa, zuhaitzez zuhaitz “hegan egiterik” izan dadin. Jolas-, kirol- eta turismo-jarduera izango da, haurrei nahiz helduei zuzendua. Kontratuaren iraupena 36 hilabetekoa izango da, luzatzeko aukerarekin.

Udal gobernuak Olarizu Euskadiko parke botaniko handiena bihurtzeko asmoa du. Abentura guneaz eta sarrera eta informazio bulegoaz gain, Etxaldearen mendebaldean “antzoki berde” bat eta harmaila begetal batzuk jartzea aurreikusi da, jendeak belar gainean eseri eta etzaterik izan dezan.

Bestetik, dagoeneko amaitu da Adurtzatik gertu dagoen aintzira gurutzatzeko egurrezko pasabide bat instalatzeko proiektua.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala