Olarizuko parkeak pasabidea estreinatuko du, eta landarezko antzokia eta harrera bulegoa itxura hartzen hasiak dira
Lorategi Botaniko ondoko landarezko antzokia, esaterako, itxura hartzen eta berdetzen hasia da. Egunotan ingurura hurbiltzen direnek lur mugimenduak egin ondoren egitura nola osatzen ari den ikus dezakete, eta nola instalatu diren lehen eserlekuak, baita eskailerak ere.
Informazio-bulego berria egokitzeko lanak ere aurrera doaz. Orain egitura muntatzen ari dira langileak. Orobat, korten altzairuzko OLARIZU hizki handiak jarri dira bertan, lorategia bisitatzen dutenei ongi etorria emateko.
Aintziraren gaineko pantalana ere instalatu da, herritarrak batetik bestera igaro daitezen. Plastikozko modulu flotatzailez eta sokazko barandez osatutako egitura da; horrekin batera, parkerako sarbide berria jarri da Jauregilanda kaletik.