eues

Albistea

Odon Apraiz ikastolak naturalizatutako jolastokia estreinatu du

Odon Apraiz Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeko ikasleek dagoeneko erabilgarri dute naturalizatutako jolastokia. Lanetarako 241.401,87 euroko inbertsioa (BEZa barne) egin dute.

Maider Etxebarria alkatea, Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Miren Fernández de Landarekin batera joan ziren maiatzaren 10ean azken hilabete hauetan ikastetxearen kanpoaldean egindako aldaketak ezagutzeko asmoz.

Jolastokiak naturalizatzeko programa sailen arteko izaera duen proiektua da. Hezkuntza Zerbitzuak, Mantenimentu Zerbitzuak, Hiri Paisaiaren Unitateak eta CEAk hartzen dute parte, hezkuntza komunitatearen partaidetza aktiboarekin.

Jolaserako eremuak

Zokozorri Guraso Elkarteak jolastokia naturalizatzeko eta espazioa eraldatzeko proiektu gisa aurkeztu zuen ekimena Zaramaga auzoko elkarbizitza bultzatzeko.

Odon Apraiz ikastolako jolastokiaren 6.000 metro koadro baino gehiagotan egindako esku-hartzeari esker, jolaserako eta harremanak izateko gune berriak sortu dira eta haietako bakoitzak helburu espezifiko, izaera eta antolakuntza ezberdinak ditu. Hori guztia egiteko, 241.000 euroko inbertsioa behar izan da eta 6 hilabete iraun dute lanek.

Juegos en Odon de Apraiz

Sortu diren eremu berri horiei esker, adin ezberdinetako ikasleek jolaserako alternatiba ugari topatuko dituzte. Jolastokiak hainbat aukera eskaintzen du era askotako elementuen bidez: txirristak, enborrak, oreka-barrak edo gora egiteko piramideak, besteak beste. Gainera, landare-elementu berriak ere gehitu dituzte: zuhaitzak, zuhaixkak eta landareak, adibidez. Helburua da era askotako aukerak eskaintzen dituzten gune ezberdinak dituen ingurunea sortzea.

Odon Apraiz ikastolako jolastokia naturalizatzeko lanekin, hamar dira Gasteizko ikastetxeetako jolastokietan egindako era horretako esku-hartzeak. Hain zuzen ere, 2021ean hasi zuten ekimena Txagorritxuko haur-eskolan eta, jarraian, urtez urte, eraldaketak egin dituzte ikastetxe hauetan: Judimendi, Zaramaga, Divino Maestro, Santa María, Elejalde, San Inazio, Barrutia ikastola eta Aita Orbiso.

Ikasturte honetarako, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia dagoeneko lanean ari da Arantzabela ikastolan eta Sansomendi HLHIn naturalizazio-proiektuak egiteko. Horretarako, 160.000 euroko aurrekontua dute. Horrela, 2024aren amaierarako, naturalizatutako jolastokien kopurua 12koa izango da Gasteizen. Aurreikuspenen arabera, lanetarako lizitazio-prozesua udaberri aurretik jarriko da martxan, urteko bigarren seihilekoan aurrera eramateko.

Tailerrak, jolasak eta kontzertua

Inaugurazioa Zaramaga Planeko biziberritze sozialaren arloak egingo du bihar, larunbatean. Jai-giroa nagusi izango duen eguna izango da eta, hasteko, haurrentzako tailerrak eta jolasak izango dira eta, amaitzeko, aldiz, auzokide guztiei zuzendutako kontzertua, Joselu Anaiak taldearen eskutik.

Juegos en Odon de Apraiz

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala