eues

Albistea

Naturan oinarritutako konponbideen Vitoria-Gasteizko katalogo bat aurkeztu du CEAk

Gasteiz hiribideko erreka

Catalogación de las NBS implementadas y previstas en Vitoria‑Gasteiz du izenburutzat berriki prestatu den dokumentuak, eta bertan, naturan oinarritutako Gasteizko konponbide (NBS) gehienak biltzen eta deskribatzen dira, batez ere Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategiaren (2014) ondorioz sortutakoak, nahiz eta batzuk data hori baino lehenagokoak izan. Hainbat motatako hiri-arazoak konpontzeko diseinatutako jarduerak dira, eta horrez gain, hiriko azalera berdea, biodibertsitatea eta zerbitzu ekosistemikoak handitzeko baliatu dira.

Lana Europar Batasunak finantzatutako Urban Klima 2050 Life Proiektu Integratuaren esparruan egin da. Euskal Autonomia Erkidegoko 2050eko Klima Aldaketaren Estrategia hiri-eremuan hedatzeko asmoz sortu da Urban Klima. Proiektuan 20 erakundek baino gehiagok parte hartzen dute, besteak beste, Gasteizko Udalak, hainbat ekintzarekin.

Katalogoa egitea izan da Gasteizek C.4.1. Irtenbide naturalak eta horien onurak ekintzarekin lotuta egin duen lehen jarduera. Ekintza horren xedea tokiko hiri-eremuan esku hartzeko pilotuak abian jartzea da. Helburua da EAEko udalerriei laguntzea NBSak hautatzen, diseinatzen eta gauzatzen, tresna eta metodologia berritzaileen bidez.

Gasteizko NBSak inbentariatzea, kartografiatzea, sailkatzea eta deskribatzea izan da lanaren funtsa. Dagoeneko ezarrita dauden, gauzatzen ari diren eta aurreikusita dauden NBSak katalogatu dira. Katalogo bizia da, eta handitu egingo da esku-hartze berriak egin ahala.

Dokumentuan jaso diren 106 jardueretatik 79 gauzatu dira, 12 gauzatzen ari dira eta 15 gauzatu gabe daude. Egikaritutako esku-hartzeak hiri-parkeetan eta hiri-inguruko parkeetan, kaleetan, plazetan, erreketan eta hain ohikoak ez diren espazioetan egin dira, hala nola eraikin eta lurzati hutsetan, 440 hektarea inguruko azaleran (291 hiri-inguruko eremuan eta 149 hiri-eremuan). Egindako NBSen % 61 biodibertsitatea eta konektibitate ekologikoa areagotzera bideratu dira; gainerakoak kudeaketa hidrikoa optimizatzera, lurzoruaren emankortasuna hobetzera, eraikinak eta plazak berdetzera eta natura herritarrei hurbiltzera, batez ere.

Egindako jardueren artean, honako hauek dira nabarmenenak: kaleen eta plazen zuhaiztiak jartzea, lorezaintza jasangarriko teknikak aplikatzea, uholdeak baretzeko urmaelak eta ibilguak sortzea, hiri-baratzeak eta -basoak instalatzea, ibilbide berdeak egokitzea, etab.

Dokumentua hurrengo estekan kontsultatu daiteke:

> Catalogación de las NBS implementadas y previstas en Vitoria‑Gasteiz

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala