eues

Albistea

Martxoaren 30 eta 31n Phy2SUDOE proiektuaren azken biltzarra egingo da Europa jauregian

Langileak Phy2SUDOE proiektuko lanetan

Martxoaren 30 eta 31n Phy2SUDOE europar proiektuaren azken biltzarra izango da Gasteizen. Nazioarteko hainbat hizlarik fitokudeaketari lotutako lan esparruan duten esperientzia kontatuko digute lehen egunean. Ondoren, Mendebaldeko parkean, Jundizen, udala gauzatzen ari den lanak ikusteko bisita bat egingo da. Bigarren egunean, proiektuaren bazkideek proiektua 2020an hasi zenetik egin diren lanak eta lortu diren emaitzak azalduko dituzte.

Fitokudeaketa zer den eta proiektuan zehar egin diren lanak azaltzen dituen bideo bat ikusgai jarri da Youtuben.

Kokaleku degradatuetan kutsatzaileen presentziari lotutako arriskua kontrolatzeko landareak (zuhaitzak, zuhaixkak, belarkiak) erabiltzean oinarritutako teknologia da fitokudeaketa; aldi berean, produktuak sortzen dira (adibidez, zura, erretxina, olio esentzialak, bioenergia, ekokatalizatzaileak) bildutako biomasatik abiatuta, eta zerbitzu ekosistemikoen hornidura (adibidez, karbono-bahiketa, higadura-kontrola, habitatak sortzea) indartzen da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala