Margarita eta Jundizeko Zerbitzu Zentro inuguruko obrak hasi dira, Mendebaldea proiektuko IV. fasearen baitan
Konpostaren sakabanatzea Ariñizko eremuan.
Hasi dira Mendebaldea proiektuaren IV. Faseko obrak. Maiatzean konpostaren lehen aplikazioa egin zen, eta guztira 89.300 kg biokonpost barreiatu ziren Jundizen leheneratu beharreko lursailean.
Materia organikoa Gasteizko Udalak hirian egiten duen gaikako bilketatik dator. Biohondakin horiek Jundizko Tratamendu Mekaniko-Biologikoko Plantan tratatzen dira, zaharberritze-partzelatik gertu, Iparraldeko Autobidearen beste aldean (A-1). Tratamendu horren bitartez, hiri-hondakin organikoen balorizazioa egiten da, biogasa (energia-iturri gisa) eta konposta sortzen delarik. Bertan sorturiko konposta da nekazaritzako ongarri gisa erabili dena leheneratze-proiektu honetan. Konpostaren bigarren aplikazio bat ere egin zen, eta bertan 70.000 kg material barreiatu ziren.
Lehenengo fase honetan topografia birmoldatzen ari dira, aldi baterako putzu bat eta konpostaje-gune bat ezartzeko Ariñez herriarentzat. Gainera, hondakinak garbitzen ari dira ondoren behar bezala kudeatzeko.
Era berean, irailaren amaierarako aurreikusita dago bizikleta eta oinezkoentzako bideak egitea. Jarduera honen bidez, III. fasea eta zerbitzu-zentroa lotuko duen bide bat ezarriko da, eta Ariñizekin lotuko duen bidexka bat ere egingo da (bide publiko zahar bat berreskuratuz). “EUROFOR-EXCAVACIONES MENDIOLA” enpresa da lurrak eta bideak mugitzeko obren arduraduna.
Lurra egokitzeko lanak amaitu ondoren, ereite-lanak eta landaketak egingo dira (2. fasea). Jarduera urrian hasiko da eta Viveros Eskalmendi enpresa izango da arduraduna.